Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

DANONEK katalanari bai, KAIKUk euskarari ez. Zergatik?

garruze 2007-04-16 @ 15:03


Oporretan nengoelarik etxean sukaldatzen, alabak DANONEren promozio baten baldintzak irakurtzen hasi zitzaizkidan. 120 jogurt-tapaki bidali behar omen ziren Bartzelonako helbide batera liburu magiko bat lortzeko. Horraino dena normal, baina bat batean entzun nion alabari DANONE multinazionalak aukera ematen zuela liburua gaztelaniaz edo katalanez jasotzeko.

Orduan aztoratu nintzen, nola bakarrik katalanez eta espainolez, eta euskaraz? Ba ez, euskaraz ez. Gure haurrek liburuko magikoa hartu nahi badute gaztelaniaz edo katalanez izan beharko du.

Eta jarraian hurrengo galdera etorri zitzaidan burura. Nola lortu dute katalanek horrelako multinazional handiak bere hizkuntza aintzat hartzea?


Bi erantzun posible ikusten ditut nik: edo multinazional horren agintariren bat katalanaren aldeko militante sutsuren bat da (hark aginduko zukeen katalanez itzultzea); edo Generalitateak berak nolabait sustatuko zuen hori, uste baitut katalanek badutela legeren bat salgaietako etiketetan eta jarraibideetan hizkuntza-eskubideak arautzen dituena.

Euskaldunok, ordea, ez dugu horrelakorik, eta ez da izango Espainiako legeriak uzten ez duelako (katalanek badute, guk zergatik ez?), baizik euskaldunok oraindik ez dugulako erreparatu gai horrek duen garrantzian.

Horren adibide argia Kaiku enpresa da. Euskal kalitatea euskal labelaren bitartez bermatzen digu, baina oraindik ez digu gure hizkuntza-eskubideak bermatzen. Noiz euskal labela hizkuntza kontuetan ere?


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(4) »

  1. Anónimo — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Danonek euskarari ez.
    Kaikuk euskarari bai, pixkat.
  2. E.Gorospe — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Zergatik? Argi dago zergatik. Euskara erabiltzen dogunok ez dogulako indarrik era horretako egoerei aurre egiteko, ez dogulako talde sendoa osatzen erasoei erantzuteko, geheienoi bost ardura digulako, euskaratik bizi garenok ere protesta egiteari muzin egiten diogulako, (....) horregatik eta beste mila arrazoirengatik.
  3. unai — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Kaikuk ere, katalanari bai, euskarari ez.

    www.kaiku.es

    webgunea katalanez kontsultatu daiteke, euskaraz ez.
  4. Gari — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Ados Gorosperekin. Nik gero eta argiago daukat erru osoa gu kontsumitzaileena dela. Guk daukagu hori aldatzeko indarra. Jakin badakit Eroskiri \"hain euskalduna izateagatik\" beste edonori baino gehiago eskatzen zaiola, aldiz, hain euskaldun iruditzen ez zaizkigun beste enpresa askori ez diogu hainbeste eskatzen. Horregatik Eroskin ere intentzio handiagoa jartzen dute.

    Azkenaldian, Euskaltelera deitu eta euskarazko telefonistarik aurkitu ez dudan bakoitzean erreklamazioa jarri dut (bi aldiz azkeneko bi hilabetetan). Denok hori egingo bagenu, ez genuke horrelako arazorik izango.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>