Bada zer irakurri
bidegorra 2007-03-12 @ 12:41
Egin dezagun propaganda pixka bat.
Soziolinguistikaz –letra handikoaz eta letra txikikoaz– badira sarean hainbat txoko interesgarri euskaraz. Gure hau baino serioagoak, gainera, eta txukunagoak. Batetik bestera eta bestetik batera jauzi, geure aletxoa jarri nahi genuke behar baino gutxiago ezagutzen diren horien berri emateko.
Karrajua: euskaltegien eta helduen euskalduntzean zentratutako bloga izanagatik ere, batzuetan hizkuntzei buruzko kontu jakingarriak jorratzen ditu
• Erramun Osa: euskara indarberritzeko ahaleginak aztergai, nazioarteko hizkuntza gutxituei ere erreparatuta.
• Hizkuntzaren soziologia eta beste : "Hizkuntzaren soziologiari buruz (edo soziolingustikari buruz) berba egiten duen blog pertsonala"
• Hizkunea: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak formatu elektronikoan argitaratzen duen buletina, soziolinguistikarekin zerikusia duten gai eta ezaguerak zabaltzeko helburua duena. Hor topatu dugu Tirakan lehenago era aipatutako Juan Carlos Moreno Cabreraren artikulu interesgarri bat.
• Hiznet: Hizkuntza Plangintza graduatu ondoko ikastaroa. Ikasleen ikerketa lanak webgunean zintzilikatu dira. Horien artean topa daitezke euskararen alderdi ezberdinak jorratu eta Euskal Herriko txoko desberdinetan oinarritutako ikerketak.
Hemengo lan baten pasarte mamitsua kopiatuko dugu, interesgarria delakoan. Honela dio Roberto Manjón egileak mendizale elkarte baten hizkuntza-normalizazioari begira ondutako proiektu baten bukaera aldean:
Lana ez da plangintza hutsa, ikerketa-saio apal bat ere bada, nahiz eta hasieran ez den hori argitzen. Hasierako hipotesi batetik abiatuta aztertu nahi dut ea hiri batean, erdaldun batean noski, euskararen biziraupenari begira lehentasunekoa izan behar den taldeen hizkuntza, bereziki kultura eta aisiaren arlokoena, ordezkatzea edo beste bat izan behar den lehentasuna. Horretarako, nahi ta ez zehaztu behar nuen konkretuki zer suposatzen duen medizaleen taldea elebidun bihurtzeak, taldearen atalik atal kontuan hartuta. Ondorioa hauxe da: lehentasuna talde euskaldunak eratzea da, ez erdaldunak elebidun bihartzea, ezta euskalduntzea era, ezinezkoa baita helburu hori, aukera bietan (elebiduntzea-euskalduntzea) lortzea; talde horiekin gehienez ere euskararen erabilera sinboliko bat lor daiteke, irudi positibo bat erdal gizartean. Baina inguru metropolitano batean bestelakoak dira premiak. Hori ikusteko, beharrezkoa zen talde bat elebidun bihurtzeak zer eskatzen duen argitzea, eta ondorioa badakizu zein den: ez dela bideragarria ez lehentasunekoa.

Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us