Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

30/01/2007 GMT 1

Hizkuntza eskakizunak legelari biren ikuspegitik II

garruze @ 15:51
Aurreko post-ean hizkuntza-eskakizunen inguruan hausnarketa eta kritika egitea eskatzen genuen, eta honako ideiatik abiatzea proposatzen genuen, gainera: "hizkuntza-eskakizunek euskara herri-administrazioetan sartzeko balio izan dute eta langile kopuru bat euskaldun izatea bermatzeko balio dute. Halaber, egoera egonkor bat eman diote euskarari herri-administrazioetan. Alabaina, gaur egun dugun erronkarako, hau da, erabilera sustatzeko, hizkuntza-eskakizunen sistemak moldaketa batzuk behar ditu. Hizkuntza eskakizunen inguruko politika estatikoa izatetik (HE atera eta listo), dinamikoa izatera pasa behar da (euskara erabiltzeko tresna izatera pasa behar du)."

Hausnarketa horretan, gure aletxoa jarri nahian, guk hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko sistemari erreparatu nahi diogu oraingo honetan.





Gure iritziz, hizkuntza-eskakizunak lanpostuaren zereginekin lotu behar dira, eta egiaztatze-prozesua ere bai. Horren harira, HEak egiaztatzeko azterketen sistemarekin batera, erabilerari lotutako baliokidetze-sistema bat ezarri beharko litzateke.

Azterketen bidea albo batera utzi gabe, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko beste modu batzuk zabaldu behar dira erabilerari lotuagoak daudenak; esaterako, langileak hainbat urtetan zehar bere lanpostuko zeregin batzuetan euskara erabiltzeko hitza ematen badu, eta horretarako HPSk ezarritako programa eta laguntzeei jarraitzen badie, urte horiek igarota, lanpostuari dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatu ahal izango luke. Programa honek langilea dagoen Sailari ere betebehar batzuk ezarri beharko lizkioke (bermatu beharko zaio langileari ikastaroetara joateko Sailaren baimenak; langileak euskaraz beteko dituen zereginak Sailekin adostu beharko lituzke HPSk…).

Baliokidetze-sistemak, gainera, bide eman dezake HEen inguruan jadanik ditugun baliabideak (euskaltegiak, irakasleak, IVAP…) euskararen erabilerara bideratzeko. Denok dakigunez, sare horren zati nagusi bat euskaltegiek osatzen dute, eta beren zereginak berraztertu beharko lirateke, beren eskaintza zabaldu azken finean: orain arte bezala ikasten jarraitu nahi dutenei zuzendutako ikastaroez gain, baliabideak bideratuz, zeregin zehatzetan langileak euskaraz jardun dezan laguntzera.

Euskaltegien zereginak berraztertzeak ez du esan nahi lan-karga txikiago izango dutenik. Alderantziz, gizarteko zenbait arlotan euskaltegien zerbitzuen beharra dago eta gaur egungo eskaintzaren bidez behar horiek ez dira betetzen. Hona hemen batzuk:

a) Hezkuntza Saileko hainbat ikaslek zailtasunak dituzte hezkuntza-sistemak eskatzen dien ezagupen-maila lortzeko, eta euskaltegien baliabideak egokiak
izan daitezke behar horiei irtenbidea emateko.

b) Etorkinen inguruan ere, hainbat beharrizan daude eta arlo horren
berezitasunak ondo aztertu beharko lirateke eskainitako ikastaroak eraginkorrak izan daitezen (Haien elkarteetara hurbilduz, auzoetara...).

c)Irakaskuntza birtuala antolatzeko aukera ere hor dugu, hiru.com-ek beste hizkuntza batzuekin egin duen bezala. Horren bitartez, euskara doan ikasteko
xedea pixkanaka-pixkanaka lortzen joan gaitezke, eta gainera euskara ikasteko eskaintza munduan zehar zabaltzea lor genezake (diasporan pentsatzen ari
gara, gehien bat)

Asko egin da, baina asko egiteko dago. Batik bat, lortu ez dena denon ahaleginak bide beretik bideratzea izan da eta sinergiak guztiak aprobetxatu. Sare koherente bat sortu behar dugu euskararen inguruan.

Zelai eta Izaskun.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!