Hizkuntza eskakizunak legelari biren ikuspegitik (I)
garruze 2007-01-24 @ 10:05
Idazki hau bi legelarik idatzi arren, ez dugu inolako asmorik hemen hizkuntza-eskakizunen inguruko legezko txostenik egiteko. Artikuluaren xedea beste bat da: hizkuntza eskakizunak egiaztatu behar dituzten langileen ikuspegitik, herri-administrazioetan euskararen erabilera sustatzeko hizkuntza-eskakizunak zenbatean diren baliagarriak aztertzea. Nolanahi ere, azterketa ahal dugun objektiboen egiten saiatuko gara.
Hizkuntza-eskakizunen bidez, egia da, herri-administrazioetako hainbat lanpostutan euskara dakiten langileak egotea lortu da, eta 1982. urtean, legez euskararen normalizazioaren bideari ekin zitzaionean, alegia, 10/1982 Euskararen Legearen bidez, langile euskaldunen falta nabarmena zegoen Administrazioan. Gainera, jurisprudentzian ere bide luzea jorratu behar izan da hizkuntza-eskakizunak onartuak izan daitezen legezko tresna gisa.
Nondik abiatzen ginen kontuan izanda, ez dugu uzte hizkuntza-eskakizunei errotik beren balioa uka diezaiekegunik. Herri-administrazioaren euskalduntzearen prozesuan tresna baliagarria izan da; besteak beste, honako xedeetarako:
a. Bermatu dute hainbat lanpostutan langile euskaldunak egotea.
b. Legezko babesa: Euskara jakitea hainbat lanpostutan derrigorrezko
baldintza izateak eta beste batzuetan kontuan hartu beharreko meritua
izateak legezko babesa lortu du. Urteetan eztabaida politikoa horretan
oinarritzen zen, eta gaur egun guztiz onartua dago egoera hori. Epaileek ere
bere epaietan babesa ematen diete horrelako planteamenduei.
c. Herri-langileek ere onartu dute lanpostua lortzeko edo lanpostuetan gora
egiteko euskara ikasi behar dela.
d. Herri-langile gehienek beren haurrak hezkuntza-eredu euskaldunetara
eramaten dituzte.
e. Hizkuntza-eskakizunen inguruan sare garrantzitsu bat sortu da, euskararen
mesederako lan egiten duena.
f. Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko ikastaroetan asko ikasten da.
g. Idatzizko moldeen inguruan eskola sortu da eta argibide zuzenak ditugu
gaur egun euskaraz idazteko orduan.
h. Baliabide ugari bildu dira euskararen mesederako.
Hala ere, hizkuntza eskakizunek badituzte alderdi negatiboak, eta ez nolanahikoak. Guztiak zerrendatzeko asmorik izan gabe, hona hemen batzuk:
a. Ez dute lortu langile euskaldunak bere eguneroko jardueretan euskara
naturaltasunez egitea. Hizkuntza eskakizuna ateratzea ez da lotu
norberak betetzen duen lanpostuan euskaraz lan egitearekin.
b. Euskararen erabilera sustatzeko oztopo bat dira, langileek azterketa bat
gainditzearekin lotzen baititu, eta ez euskara erabiltzearekin.
c. Langileek hizkuntza eskakizunak lanpostuz aldatzeko eta igotzeko betekizun
bat bezala ikusten dute; ez, ordea, betetzen duten lanpostuko zereginak
euskaraz egiten trebatzeko.
d. Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko indarrean dagoen sistemak hutsune
nabarmenak ditu, eta azterketen emaitzei baino ez zaie erreparatu behar
hori egiaztatzeko.
Badakigu gai delikatuaren aurrean gaudela, hainbat jenderengan eragina baitu (ikasleak, euskaltegiak, euskaltegiko irakasleak, herri-langileak, herritarrak, politikoakā¦), baina gure ustez horrek ez du eragotzi behar sistemaren inguruko kritika eta hausnarketa sakona egitea.
Egin beharreko azterketa horretan, gure ustez, ideia honetatik abia daiteke: hizkuntza-eskakizunek euskara herri-administrazioetan sartzeko eta langile kopuru bat euskaldun izatea bermatzeko balio izan dute. Halaber, egoera egonkor bat eman diote euskarari herri-administrazioetan. Alabaina, gaur egun dugun erronkarako, hau da, erabilera sustatzeko, hizkuntza-eskakizunen sistemak moldaketa batzuk behar ditu. Hizkuntza eskakizunen inguruko politika estatikoa izatetik (HE atera eta listo), dinamikoa izatera pasa behar da (euskara erabiltzeko tresna izatera pasa behar du). (Jarraituko du)
Zelai eta Izaskun

Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Hartara, herri-langileok gehienok HE erabili baititugu gure probetxurako, lanpostu hobeak lortzeko, e.a. alde batera utzirik euskararen sustapena, erabilpena eta hedapena. Gure nahigabeak plazaratzen ditugu egiaztatzeko edozein proba gainditu ez dugunean, eta bitartean, zer?
Kritika ere irakasleentzat, ez baita erraz ulertzeko egoera hirurogei ikasletik, batek bakarrik idatzizko proba gainditzea.
Konponbidea aurkitu nahian, beharbada IVAPek hausnartu beharko luke emaitzen gainean. Nonbait, EGA agiria lortzeko probak aldatzeko zorian, eta hainbat hizkuntza eskakizunen baliokideak homologatzeko bidean daude. Abagune paregabea goitik behera aztertzeko eta aldatzeko HE egiaztatzeko sistema.
irakasle guztiak al dira txarrak? bat bera ez al dago txukuna?
Azterketa batek, urtea joan urtea etorri, % 5 inguruko gainditze tasarekin badabil, edo garbiketa izugarria egiteko esistitzen da, edo zailegia da dagoen errealitaterako.
Ni, batez ere 4HEri buruz, bigarren horretan nago. Irakasleei begira jartzea da ezer ez konpontzeko biderik egokiena.