Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Txagorritxun

tirakablogger 2006-11-03 @ 09:53


Elebideren web-orrian irakurri dut: «Eskatu dezaket euskaraz dakien osagilea edo pediatra? Bai, Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak bere pazienteei aitortzen dizkien eskubideen artean sartzen da etxeko medikua (mediku orokorra eta pediatra) aukeratzeko eskubidea, medikuaren eta erabiltzailearen arteko adostasuna bitarteko. Beste horrenbeste gertatzen da, etxeko medikuaren adostasunarekin, espezializatutako osagilea aukeratzeko. Aukera egiteko orduan, pazienteak osagilearen hizkuntza-gaitasuna har dezake kontuan eta euskaraz atenditzeko gauza dena hartu». Uf! zientzia-fikzioa iruditu zait. Nik zortzi urte daramatzat, pediatraz pediatra alabekin interpretearena egiten, ez baitut inoiz pediatra euskaldunik aurkitu. Lehengoan, ordea, ustekabe atsegina izan nuen Txagorritxun. Betiko bisita erdaraz egin ondoren, hurrengo bisitaldirako iladaren bila ari nintzela, hantxe ikusi nuen “Euskaraz, nahi baduzu” txartela mostradorean zeukan mutil jator bat. Zerbait bada. Ea exenplua zabaltzen den!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>