Parlamento vasco delakoak, euskal legebiltzarretik gutxi du
tirakablogger 2006-11-03 @ 12:22
Ez da txistea, ez da inozentada.Euskararen zabalkundea eta ezagupena sustatzeko asmoa (Etxepare institutua) duen proposamenari laguntzen dion dokumentazio osagarri guztia gaztelania hutsez aurkeztu du Kultura Sailak Legebiltzarrean, sail guztien proposamen gehienekin gertatu ohi den bezala.
Horren aurrean, Aralar taldeak eskatu zuen, dokumentazio guztia euskaraz (ere) eskuratu arte prozedura geldi zedin.
Legebiltzarreko mahaiak ezezko biribila eman zion eskaerari.
Legebiltzarreko mahaiak ezezko biribila eman zion eskaerari.
Bigarrenez ere, eskatu du talde horrek prozesua etetea dokumentazioa euskaraz eskuratu arte. Ezezko biribila berriz ere, baina harrigarriena eskariaren gainean ditxosozko mahaian emandako bozketaren emaitza izan da.
Uste dut merezi duela Aintzane Ezenarro legebiltzarkidearen hitzak bere horretan hona ekartzea:
“gogorra da oso lege proposamen bat aurkeztea legebiltzarrean zeinak dokumentazioa gaztelania hutsean duen. Eta are gogorragoa iruditzen zaigu Euskal Institutuaren lege proposamenarekin gertatu izana. Birritan eskatu dugu legearen prozesua etetea dokumentazio guztia euskaraz jaso bitartean, baina birritan bota du atzera mahaiak gure eskaria. Argi utzi digu hirukoak, baita PSE-k ere, ez duela euskaraz lan egitea bermatzen, PPk eta EHAK-k bakarrik babestu baitute gure eskaria”.
Jamaika ikusteko ez dago bertara joan beharrik.
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ziur naiz faktore bat da gatik diffikultatea redaktatzeko dossierra euskaraz, deffikultate handiagoa, askoz handiagoa, ezi gaztelaniaz.
Berba batean dela gatik \"zeozer\" eta duela explikatione argi bat arras logikoa eta normala aldetik effektivitatea eta esfortzu behar dena erabili lan hortarako. Baina buruz diffikultate hori -diffikultate intralinguistiko hori an euskara- ez du, antza, inork berbarik egin nahi. Salatzen da nola orai, baina ez da salatzen egia -behinik behin parte bat egiaren-. Esan gertatzen dela eta salatu baina ez gara hasten ikusten eta analysatzen zergatia, ez aldetik salatzailea ez aldetik deskargua salatua. Soil da salatzen ez besterik; ea gara hasten ere egiten suppositioneak pensaturik antza da soil kontua hon fede txarra edo utzikeria, baina nork sinesten luke hori? Itsunenak ere ez luke hori sinestuko, ala inork bai? Nork? Horrek explika beza.
Guziok isi eta hor konpon, Maria Anton. Ostrukaren philosophiaren partisanoak. (Partisanoak hon philosophia hon ostrukea). Viva gure nivel analytikoa.
Areago, asko eta asko ezagutzen ditut txostenak erredaktatu eta erredaktatu aritzen direnak, euskaraz.
Nik uste dut utzikeria izugarria eta inkonpetentzia politikoa daudela gertatutakoaren atzean eta ostrukarena egiten duten asko ere bai. Niri lotsa handia ematen dit gertaera horrek gehienbat.
Burlatzen naiz Garibaiez bai halaber Echabez,
denak mintzatu baitire erdaraz Eskaldunez.
Ezen zirenaz geroztik eskaldunak hek biak,
eskaraz behar zituzten egin bere historiak.
Amaiari diotsat ze utzikeriaren (edo justifikatio justifikatua edo injustifikablea?) arrazoi bat hori dela. Eta diot Kanpoederri ze deus ez dugula konponduko gogoratzeaz Claberiaz [uste dut zela Claveria, baina ez du importantziarik horrek da prezitione huts bat].
Baina nork ukatzen al du ezen diffikultatea -diffikultate handia- izan zutela Garibayk eta Echabek (Echave?)? Dudarik ez dago ze izan zutela diffikulatate edo bestela hasi traduzitzen izkiriatu zutena erdaraz euskarara eta laster ohartuko zara edo zarete.
Problemea ukatzeak ez garoaz ezein leku on hobera. Ala bai?