Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

18/10/2006 GMT 1

Politikaren eragina, hauteskundeen kiratsa

tirakablogger @ 16:57
Lehendik Behatokia genuen, orain Elebide sortu da. Biak ala biak euskararen zerbitzura. Hizkuntza-eskubidearen urraketa non, hantxe agertzeko prestu. Batak ENAM joera omen du Kontseiluaren eskutik; bestea EAJk gidatzen duen Hizkuntza Politirako Sailburuordetzak sortu du. Batak aurrekontua eta pertsonala du, besteak ere bai. Irakaspena: Lau katu garel eta elkarren artean ezin ikusi. Batu beharrean, barreiatu. Helburu berberak izanik, mokoka jaioberritik. Hau al da gure patua?

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Erabat ados zurekin.
    Bestalde, badirudi Eusko Legebiltzarrean, Aralar eta Ezker Abertzalea baino ez daudela prest Hizkuntza Politikaz eztabaidatzeko...
    Iritzirik?

    Itziar

    Itziar | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #

  2. Nago, gurean euskara serioago hartuko balute politikari gehienek, eta errespetu gehixeago izango baligute euskaldunoi, askozaz lehenagotik izango genituela Behatoki bat eta Elebide bat, ez zirela alderdi banaren eraginpekoak izango eta elkarlanean jardungo luketela.

    Nago, benetan euskara eta euskaldunak bagina zerbitzu horietako sustatzaileen kezka bakarra edo nagusia, eragileok ez liratekeela arituko mokoka, ari diren bezala, \"pastela\" (ttikia) banatu nahi ezean, ari diren bezala.

    Nago, españolak eta basko erdaldunak poz-pozik behar dutela egon, lasai asko euren erdara hutsezko mundutxoan jarraituko dutelako lasai, gurera hurbiltzeko ahaleginik txikiena egin beharrik gabe, euskaldunotako asko belarriondoka ari diren bitartean, zertarako, eta gure mixeriak jabetzan izateko.

    Nago, liskarretik liskarrera dabiltzan eragile horietatik, baliabide gehien dutenei izugarri kostatzen zaiela euskarari bide ematea, eta besteei, euskara euren jabetzakoa ez dela konturatzea, izugarri ari zaiela kostatzen ere.

    Nago erdiko bidetik egin beharko dugula aurrera euskaraz bizitzeko eskubidea bermatuta nahi dugunok.

    Patxo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!