Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

03/10/2006 GMT 1

EUSKALIT

garruze @ 08:36
Gaur Berriakek albizte garrantsitzu bat dakar euskararen inguruan: Jaurlaritzak enpresa eta erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko ziurtagari "ofizial" bat sortuko du.

Albiztea oso pozgarria izango litzateke, ez balitz aurretik euskalgintzako beste erakunde batek, Kontseiluak alegia, arlo horretan bertan egindako ahalegina eta lana aintzat hartu gabe egingo duela iragarri ez balu Jaurlaritzak.

Euskaldunak langile eta arduratsuen ospea dugu, gure idiosinkrasiaren ezaugarri direla esaten da, baina politika tartean sartzen denean kriston joera dugu indarrak bildu beharrean, ditugun indar txikiak sakabanatzera. Euskara denon ahaleginak eskatzen baditu, nola da posible arlo horretan aritu den beste baten ahalegina eta lana alde batera uztea? Garai berri hauetan joera hori zuzentzen ikasi beharko dugu, bestela jai dugu!!



Albiztea osorik Berrian irakur dezakezue.
Erantzunak

Erantzunak(11) »

  1. Tamalez ia guztia egiten da klabe politikoan gure herrian. Kontseiluak ere bai, eta berak abian jarritako bai euskarari ziurtagiri sistemaren aurretik, baziren beste ekimen batzuk abian lan munduan. Kontseiluak ere, ez zion inori baimenik eskatu bere ziurtagiria kaleratzeko.
    Gainera eremu berean jardun arren ezaugarri ezberdinak dituzte ekimen biek, eta edonola ere, administrazioaren egitekoa da orain abian jarri duen ekimena; egin dakiokeen kritika bakarra, lehenago egin ez izana da.

    Aingeru | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  2. Ez ba, ekimen bien ezaugarriak ezaugarri, bistan da oso ondo ulertzen ez diren bikoizketak eta tirabirak daudela hemen. Batallita politikoetan ez gaudenoi atzera eragiten digu albisteak. Kontseilua gaixto portatu zela eta begia begi truk? \"Eragileak\" baztertu izana ere kritikatu behar zaio Administrazioari.

    Diego | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  3. Oraingoz Bai Euskarari Ziurtagiriaren ezaugarriak ezagutzen ditugu eta berau lortzeko dauden irizpideak eta baldintzak (http://www.baieuskarari.org/default.cfm?hizkuntza=0&atala=mailak); Jaurlaritzaren ekimenaz, berriz, dakigun gauza bakarra da hitzarmen bat sinatu dutela sistema bat definitzen hasteko... Honetaz gain, dakiguna da 1350 entitatek eskuratu dutela, 6 urte baino gehiagoko ibilbidea egin duela, urte hauetan esperientzia (handia edo txikia) metatu dutela... beraz, nire iritziz, martxan dauden esperientzietatik abiatuta, dagoena indartu, hobetu eta hedatu behar da, lan munduaren alorreko euskalduntze prozesuan bidelagunak behar-beharrekoak baitira.

    Administrazioaren ekimena den? eta administrazioarena bakarrik? ez dakit nik, baina beste arlo batzuetara eramanda, esango nuke kalitate ziurtagiriak kudeatzen dituzten enpresak (Aenor, Bureau Veritas...) ez direla administrazioarenak... edo zeregin hau administrazioarena ere ba al da? Aurreko egunean Kontseiluak hainbat periodikutan argitaratutako artikulu batean (http://www.kontseilua.org/zerberri.cfm?hizkuntza=0&atala=berria_erakutsi&id=425) zehazten zen Administrazioaren zeregina, eta horixe bai izan daitekeela zeregin egoki bat: “...hizkuntza politika berri bat behar da ez bakarrik lan mundua euskalduntzeko baizik eta, euskara gizarte alor guztietan normalizatzeko. Helburu eta epe zehatzak dituen politika, dinamikoa, ebaluatzeko modukoa; baliabidez ongi hornitua; norbanakoak eta espazioak euskalduntzeari begirakoa; instituzioek eta gizarte eragileen artean, Euskalgintzarekin bereziki, ongi koordinatua, konplizitatez koordinatua; ikuspegi osokoa, Sektore eta Sail artekoa, Administrazio Nagusitik Toki administraziorainokoa”. Zeregin horretarako, ziurtagiriaren gairako bezalaxe, aliatuak behar dira eta horietako bat, ezinbestean, euskalgintza da, Kontseilua alegia.

    Belaki | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  4. Ados nago honelako ekimenak orain arte egindakoa kontuan hartu beharko zuela.

    Dena den, enpresekin harreman eta eskarmentu haundia duen erakunde bat euskalduntzearen prozesuan sartzeak, nire ustez, helburu hori lortzen laguntzeko aukera ederrak eskaintzen ditu.

    Izan ere, nire ikuspuntutik kalitate eta euskara uztartzea oso ideia ona da. Are gehiago, teknologia berrien erabilpena ere talde horretan egon beharko litzateke.

    Eta hau ez da ideia berria. Izan ere, Elhuyar aholkularitzak aspaldian kalitatea, euskara eta teknologia berrien kudeaketa uztartzen dituen metodologia bat sortu zuen.

    Hots, Elhuyar aholkularitza, beharbada kontuan hartu beharreko beste eragile bat.

    Iñaki | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  5. Kontzeptuak zuzen erabili behar genituzke eta alderdikeriei ihes egin eztabaida emankorra izango bada.
    Euskalgintza ez da Kontseilua. Kontseilua Euskalgintzaren parte bat da, hori bai. Ikastolak, Euskaltegi sareak eta bakanak, Euskara elkarteak, Tokiko telebistak, Bertsozaleen Elkartea, Zenbat Gara, Euskal Eskola Publikoa, Hizkuntza-politikarako administrazioetako egiturak eta ehunka euskaltzale ezagun eta ezezagun ere, euskalgintza diren bezala. Horietako batzuk Kontseiluan biltzen dira edo bildu izan dira ekimen jakinetarako, baina Kontseiluak ez ditu ordezkatzen, alegia.
    Bestalde, Bai euskarari ziurtagiriari ez diote uko egingo eskuratu dutenek, ezta eskuratzeko asmoa dutenek ere; besteren artean ekimen ezberdinak direlako. Bai euskarari ziurtagiriaren kasuan borondatea adierazten da eta Kontseiluari diru ekarpena egiten zaio, baina ez da ezer bermatzen eta ia edonork eskura lezake ziurtagiria, minimo batzuetatik gora eta dagokion kuota ordainduz gero, hiru ziurtagiri mota eskaintzen baitira (bidean, guk lana euskaraz eta guk lana eta zerbitzua euskaraz).
    Orain (berandu) Jaurlaritzak abiarazi duen sistema, zorrotzagoa da, enpresei zuzenduta dago eta euskara enpresaren ohiko jardunean txertatzea du helburu. Enpresak ez du ordaindu beharko gainera, egindako ahalegina.
    Ekimen biok egokiak diren ala ez diren aztertu behar genuke, eta onuragarriak direla erabakiko bagenu, txalotu; bestela, hutsuneak kritikatu, baina ez dut uste onik egiten digunik egun guztian ekimenaren markari begira egoteak, txalo edo txistu egin erabakitzeko.

    Ander | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  6. Ematen du Bai Euskarari ziurtagiriaren bidez borondatea bakarrik saritzen dela eta hori ez da egia. Oso oker ez banago, ziurtagiriaren “zerbitzua” eta “zerbitzua & lana” mailak eskuratzeko baldintza-irizpide batzuk daude eta horiek betetzen ez badira, ez dago ziurtagiririk. Beraz, borondate kontua ez da.



    Bestalde, ez dezagun ahantzi Jaurlaritzak abiarazi duen gauza bakarra izan dela zerbait egitearen asmoa; beraz, ez dakigu zorrotza izango den edo ez… Enpresak ez duela ordaindu beharko? Beste gezur bat. Argi dagoena da balizko sistema zorrotz horretako neurriak beteko badira, enpresak diru-inbertsio inportante bat egin beharko duela.

    Maiorga | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  7. \"Bidean\" izeneko ziurtagiria eskuratzeko, adibidez, oso eskari xumeak bete behar dira, askotan bistakoa denez. Dena dela, borondatea saritzea ona da.
    \"Beste gezur bat\" non ikusi duzu, Maiorga?
    Ene, ene, eztabaida antzuek aspertu...

    Ander | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  8. Eusko Jaurlaritza eta Kontseiluaren arteko borroka politikoa dela dioenik ez da falta, antza. Baina, noiz esango du baten batek borroka ekonomikoa dela Kontseiluarena?
    Izan ere, ziurtagiri horren bitartez lortzen du Kontseiluak dirua (ez ditut barruko kontuak ezagutzen, baina esango nuke hortik lortzen duela dirurik gehiena), eta Jaurlaritzaren ekimenak finantziazio-bide horri traba egiten dio. Eta horra kontseiluaren kezka.

    Izan ere, euskarari bakarrik begiratuko balio Kontseiluak, poztu egingo litzateke ekimenarekin, eta bere zerrenda pasako lioke hari, administrazioak euskaren aldeko lan hori ahalik eta hobekien egiteko. Guztion mesederako baita ziurtagiri ofizial bat.
    Ez al zen, bada, Kontseilua sortu administrazioaren hutsuneak betetzeko asmoz?

    Anónimo | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  9. Ez dut ulertzen. Edo bai?...
    Eragile edo bezero potentzialak Milaka eta milaka-asko dira. Kontseiluarentzat berdin baita \"enpresa\", langile-jabe bakarreko jarduera ekonomikoa edo 500 langileko lantegia. Irizpide horri jarraituta, milaka eta milaka asko dira bezero potentzialak.
    Horiek horrela, ez dut uste Jaurlaritzaren ekimenak arriskutan jartzen duenik Bai euskarari ziurtagiria.
    Are gehiago, oso ondo etorriko zaio seguruenik Kontseiluari ekimen hori abian jartzeak \"eragin\" dituen erreakzioak, bere ziurtagiriari bultzada on bat emateko.
    Trebetasun handiz, biktimismoari tiraka, doaneko publizitate kanpaina ari dira egiten zenbait komunikabideren bidez. Ongi egon daiteke hori, baina ez dezatela aprobetxatu Kontseiluarenak bezain zilegiak diren beste ekimen batzuk zikintzeko.
    Nik behintzat ez diot beste zentzunik ikusten erreakzio histeriko samar horri.

    Mariñe | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  10. Gaurko BERRIAn irakur daitekeen albiste bat, JM Pastorrena:Bikaintasuna, erdaraz

    Enpresetan euskararen erabileraren kalitatea Euskalit fundazioarekin batera neurtuko du Eusko Jaurlaritzak, baina fundazioak kalitate gabeko tratamendua eskaintzen dio euskarari bere webgunean, akatsez jositako testuetan.

    jose mari pastor

    Eskarmentua eta ezagutza». Ezaugarri horiek onartu zizkion astelehenean Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak Euskaliti. Horrela, Gasteizek enpresetan euskararen erabileraren kalitatea neurtzeko fundazio hori aukeratu duela iragarri zuen. «Ziurtagiri bat behar da, eta hori ezin du edonork egin», azaldu zuen Baztarrikak Euskaliten aukera defendatzeko. Jaurlaritzaren eta Euskaliten arteko akordioaren arabera, 2007an hasiko da banatzen Jaurlaritza ziurtagiriak.

    Euskaliten lanean oinarrituta banatuko den ziurtagiria «ofiziala, prestigiozkoa eta behin betikoa» izango da, eta euskara lan munduan sustatzeko balioko du.

    Euskalitek euskarari ematen dion prestigioa zalantzazkoa da, ordea. Haren webgunean sartu eta espainieraz, ingeleseraz eta euskaraz ageri diren testuak ikusi besterik ez dago. Lehenengo bi hizkuntzetan bikaintasuna nagusi bada ere, euskarazko bertsioan utzikeria handia dago. Gramatika eta ortografia akats asko daude. «Ehundaka zuzendari eta buru aurten hasiko dute bere kolaborazioa...» , «ezkakisunetara», «eskainiko dizkizuegun informazioa biltzen hari gara»... Huts handiak dira eta euskarazko testuetan ageri dira bakarrik. Bestalde, webgunean dagoen informazio guztia jakin nahi duenak espainierara jo behar du, euskara hutsez ez baitago hori egiteko modurik.

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren erabakia kritikatu du. Izan ere, Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiria banatu die jadanik Euskal Herri osoko 1.400 enpresa eta era guztietako entitateri. «Ez da sortu behar. Bai Euskarari Ziurtagiria da hori», jakinarazi du Kontseiluak.

    Belaki | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

  11. Kontseiluaren barruko kontuak ezagutzen ez badituzu, hobe duzu mingarriak izan daitezkeen komentarioak isiltzea.
    Barruko kontuak ezagutu gabe, euskararekin dirua irabazten ari direnen zerrenda egiterik badugu eta.

    \"Euskara\" betiko moduan beste eremuetatik desberdin den elementua zergatik? Sortu al du Jaurlaritzak bestelako kalitatea baloratzeko enpresarik? Ez, horixe. Aitzitik, beste erakundeen kalitate-zigiluak baliatzen ditu. Zergatik ez sortu Lan sailetik horrelako ziurtagiririk? Lotsagarri geratuko liratekeelako. Egunkariaren paraleloa sortu nahi izan zuten garaian bezain lotsagarri; HABE erakundea AEK ordezkatzeko sortu zutenean bezain lotsagarri, beti bezain lotsagarri

    Anónimo | 2006-03-10 - 12:22:00 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!