Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HIZKUNTZA POLITIKA BERRIA ERABILERA SUSTATZEKO

garruze 2006-06-08 @ 08:38

En castellano, por favor. Erabilera areagotzeko hizkuntza politikaren bila jardunaldia egin zen atzo Donostian, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatuta. (Gaurko Berrian duzue informazio gehiago)
Kontseiluaren iritziz, «hizkuntza politika berria behar da erabilera zabaltzeko». Honakoak dira, bere ustez, hizkuntza politika berri horren oinarriak:

Mendigurenen ustez, «Euskararen erabilera areagotzea ez baitago soilik hiztunen borondatezko jarreretan».


Txillardegik ere jardunaldio horretan maisu lanetan ibili zen. Erabileraren inguruan euskaldunon jarrera ikusita eta matematikan oinarrituta, erabilera bultzatzeko hiru proposamen egin zituen.
  1. Alde batetik, ezagutza pasiboa handitzea, euskalduntzea.
  2. Bestetik, elebidunen leialtasuna, militantzia.
  3. Eta hirugarrena, «arazo moralak edo politikoak sortzen dituena», anisotropia: hizkuntza aintzat hartzea bizitzako erabakietan eta bizimoduan. «Euskaldunen artean biltzea, elkartzea, bizitzea. Jendea euskal komunitatean mugitzea. Ez da erraza, baina hori egiten ez badugu, oso zaila da ezer egitea».


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Erramun Gerrikagoitia — 2006-08-06 - 19:58:00 GMT 1 Totemismo lar.

    Arlo asko ukitzen du honek analysiak eta ongi deritzot, guziak aztertzea ere ez da guti, gainera nire ustez da egin beharrekoa hori analysis zabal hori. Baina ez dudana ulertzen da ea zergatik ez da egiten -ez da nahi egin- analysia ere harago, ezen behar da ere aztertu eta analyzatu euskara bera, hizkuntzea strukturalki eta ondorioak atera eta eroan praktikara. Zergatik ez da egin nahi holako analysirik? Ote da euskarea soil tabu eta totema?

    Totem: an animal or other natural object that is chosen and respected as a special symbol of a tribe or family, especially among Native Americans.

    Nago ote dago an euskara mundua totemismo lar, sobera, zeina da kaltegarri oso tzat gu euskaldunok eta ere bidebatez tzat euskarea. Ote gara razionalak edo soil totemistak?
  2. Izaro — 2006-08-06 - 19:58:00 GMT 1 •Mendigurenek aipatutakoei, ondokoak behintzat, gehitu behar zaizkiola iruditzen zait:

    •HELBURU LORGARRIAK ezartzea eta tokian tokiko errealitate soziolinguistikoari eta politikoari lotuta jokatzea, bestela etsipena baizik ez da eragiten.

    •BITARTEKOAK beharrei egokituz erabili behar dira, eta emaitzen arabera kudeatu, lehen lehenik administrazioari dagokionez, berak baitu kudeaketaren ardura nagusia, baina baita dirulaguntzak jasotzen dituztenen aldetik ere.

    •HERITAR GUZTIAK aintzat hartu beharrekoak dira. Eta administrazio guztiek garatu behar lukete euskararen erabilera sustatzeko hizkuntz politika, setakeriarik gabe.

    •Euskal Herri osoan aplikatzeko modukoa izateko egungo botere banaketa errotik aldatu beharko litzateke, guztiok dakigun bezala. Benetan egun aplikatzeko moduko neurriak hartu behar dira Nafarroako eta Iparraldeko euskaldunei ere, babesa emateko, eta euskararen erabilera sustatzearen alde dauden indarrak biltzeko ahaleginak egin.

    •Hizkuntz politika,erakundeek eta ahalik eta gizarte eragilerik gehienek egina behar du. Betetzeko konpromisoarekin egina gainera. Sarriegi gertatzen baita akordio mardul askoak sinatu bai, auzoari esijitu bai, zarata zenbanahi egin bai, propaganda ere bai, baina gero bete, bete dezala bestek…

    •Elkartzeko eta ez banatzeko hizkuntz politika egin behar da. Lehenik eta behin euskal komunitatearen koesioa eta berrosatzea ahalbidetuko duena, ondotik, ahalik eta erdaldun gehien erakartzeko modukoa.

    •Euskaldunen arteko konfrontazio politiko partidista ahalbidetzen duten politikek on baino kalte handiagoa egiten dute.

    •Utzikeria, eta etsipena ere, etsai handiak dira. Horiek txikitzeko politikak premiazkoak dira.

    •Euskal mundua erakargarriago bilakatu beharra dago. Garraztasunaren bidetik ez zaizkigu segika etorriko.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>