Publizitatea euskaraz
tirakablogger 2006-05-26 @ 13:57

Txalo bana Argia aldizkariaren azken alean agertzen diren bi gasteiztar maiteei, Kepa Mendia elkarrizketatuari eta Miel Anjel Elustondo elkarrizketatzaileari.
Topikoak hautsita, aspaldiskotik erakutsi du Kepak publizitatea eta euskara eskutik joan daitezkeela, non eta Gasteizen, zertan eta optika kontuetan. Nik gauza bat azpimarratuko nuke beste guztien artean, kexatzeko eta ezkorrak izateko hainbeste aitzakia ditugun honetan: Kepak beti erakusten duen animo eta alaitasun puntu hori, ahuntz-bixar gero eta urdinduagoaren atzean ezkutatzen den irribarre abegikorra.
(Miel A. Elustondoz beste batean arituko gara, elkarrizketak egiteko duen estilo berezi eta freskoak aukera emango baitigu aurrerantzean ere hona ekartzeko.)
Artikulu osoa hemen

Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Antzeko hausnarketa egiten du Kepa Mendiak ARGIAren elkarrizketa honetan:
Euskara gabe kalitaterik ez
«Niretzat inportantea da Kontseiluaren Euskara bidean eta antzeko ziurtagiria izatea zeren, hemen, Aenor-en kalitateko ikurra erabiltzen da. Eta, barkatu, baina Euskal Herrian zerbitzuak euskaraz eskaintzeko gai ez den enpresa edo saltokiak ez du kalitatezko K-rik. Aenor-en ikur eta ziurtagiria izango du, baina euskaldunen aurrean kalitate saririk ez du merezi».