Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

20/05/2006 GMT 1

Administrazioaren bikaintasuna

tirakablogger @ 12:38
Pasa den ostegun eta ostiralean Herri Administrazioetan Kudeaketako Bikaintasunari buruzko I. Kongresua ospatu zen, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Nire beste blogean Kongresu honen berri eman dut:


Euskararen ikuspuntutik begiratuta, hutsaren antzekoa. Nire ustez, berriz, euskara, kalitatea eta administrazio elektronikoa batera joan behar dute gure administrazioetan.

Hortan ba dute elkarlanerako eremu zabala administrazioaren zenbait atal, hoien artean: Hizkuntza Politika, Funtzio Publikoa, IVAP eta OMA.

Euskadin ez da administrazio bikainik egongo, euskalduna ez den bitartean.
Erantzunak

Erantzunak(3) »

  1. Antolatzaileak direla eta, tristea da ikustea nola funtzionarioei hizkuntza eskakizunak ezartzeaz arduralaritzatzen den erakunde bat, IVAP, zein gutxi arduratzen den bere buruari hizkuntza eskakizunak ezartzeaz:

    IVAPen eginkizunak:

    Euskara administrazio publikoan sartu, zabaldu, ezarri eta normaltzea eta euskarazko administrazio-hizkera finkatzea, Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko Oinarrizko Legean eta ezar daitezkeen gainerako arauetan erabakitakoaren arabera.(sic)

    Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko euskarazko frogen edukia eta modua zehaztea.(sic)

    Edozein euskal administraziotan funtzio publikora sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaietan parte hartzea, hizkuntza-eskakizunak egiaztatu behar direnean.(sic)

    Euskal Autonomi Elkarteko administrazio publikoetako lagileen hizkuntz gaitasuna indartzea, antolatzea eta ebaluatzea.(sic)

    Martin | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #

  2. Beharbada, jardunaldietan ikusitakoa errealitatearen islada besterik ez da. Ez da erraza, hain zuzen, proiektu euskaldunik aurkitzea administrazio elektronikoaren munduan.

    Dena den, interesgarria izango litzateke zerbait bilatzea hor nonbait, behintzat saiotxo bat antolatzeko, sikeran euskararen presentzia erakusteko, kanpotarrak bezeuden eta ;-).

    Beste aldetik, proiektu euskaldunik ez badago, gure eskuetan egon daiteke hori konpontzea. Eta hau esaten dudanean barrura begiratu behar dut (nire barrura ere bai).

    Iñaki | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #

  3. \"Nire barrura ere bai\" dio Iñakik. Bai, ni horretan sinistuta nago. Gure esku dago hein batean euskararen presentzia bermatzea egitasmoetan. Zaila da berri bideak irekitzea, badakit, baina ez dago beste aukerarik.
    Tiraka-kideak auzolana eskaitzeko prest izango gaituzu.

    Zelai | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!