Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Mikel Zalbide, euskaltzain oso

bidegorra 2006-04-27 @ 15:09

Mikel, besteak beste, Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko burua da. Betikoa da etxe honetan. Nik ez dut perillarik eta ejekutibo karterarik gabe imajinatu ere egiten. Behin edo bestetan etxazpiko garajean ere ikusi dut bere kotxea hartzen, eguneroko joanetorrian ehundaka kilometro egiteko. Zein kotxe hain bidai luzerako hoberena? Mercedesa. Mikelez jardun izan garenean beti goraipatu dizkiogu bi ezaugarri: alde batetik, eskarmetua eta jakituria; bestetik, maila handiko txapak.




Duela hogei bat urte Euskaltzaindiak bilera egin zuen Ultzaman. Han egotea egokitu zitzaidan, ez dakit oraindik zergatik. Bilera hartan parte hartu zuten euskaltzain asko zenduta dauden arren, ez ditut ahaztutzeko F. Krutvigen hitzaspertuak eta Mitxelenaren erantzunak. Bakea jarri nahian-edo Aita Villasante azaltzen zen. Benetan pertsonaia bitxiak haiek! Bitxiak eta jakintsuak, belaunaldi bateko ikur eta adierazle.

Orain Zalbide, Toledo, Atxaga, Urrutia, Kintana eta gainerakoen garaia da. Bereizgarri bat badute haiekiko: huetariko inortxo ere ez dela praile edo abadea. Ez dakit onerako edo txarrerako den. Hala da, beste barik. Zerbait esatekotan, esan daiteke berri hauek errealitatetik hurbilago ere egongo direla, besteak beste denetik dagoelako: idazlea, irakaslea, notarioa, funtzionarioa, (...).

Adierazpenetan ere bereizten dira. Horretan, Zalbideren aldean, Kintana nagusi. Atxagak esandakoa ere ez da zaputza: ahaleginduko dela itzulpen guztiak jabea izan dezaten, alegia, lanak izenpetzera jartzea behartuz gero itzultzaileak, astakeriak dexente murriztuko liratekeela. Ez da makala, ez! Ia Atxaga, aurrera asmoarekin, nahiz eta, behar bada, neu izan lehena kartzelara joaten.

Denoi, eta batez ere Mikeli, nire eta Tirakakideen zorionak. Lana ez zaizue faltako, gogorik izanez gero.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Berrotza — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Euskaltzain oso berriaren izendapena ezustea ez izan arren, Patxi Altunaren hutsune betetzeko hautagai bakarra baitzen. Ez bakarrik etxe honetakoa delako... nire zorionak eta bejondeizula Mikel.
  2. Erramun Gerrikagoitia — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Hau phrasea ote da possible?

    Euskaltzain oso berriaren izendapena ezustea ez izan arren, Patxi Altunaren hutsune betetzeko hautagai bakarra baitzen.

    Non dago hemen oratione printzipala, zeren biak dira subordinatuak\' nire ustez.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>