EUSKARA LAN MUNDUAN

Iritziak iritzi, euskara irakaskuntzan edo administrazioan nola dabilen jakiteko nahikoa datu, estatistika eta txosten baditugu; berdin Ertzaintza edo Osakidetzari dagokienez ere. Eta enpresetan? Ika-mika eta eztabaidetatik kanpo lagata, ez ote da mundutxo horretako ahate itsusia?
Duela aste batzuk, gai horrixe heldu zion Argia astekariak eta zabal azaldu zuen zeintzuk izan diren lan horretan aitzindariak, nola mamitu diren enpresetako euskara-planak, bai eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eremu horretan eragiteko zein asmo dituen. Guk pasarte interesgarrienak aukeratu ditugu:

DATU BATZUK
«Datu bat besterik ez da, baina esparru sozioekonomikoan euskarak duen indar urria azaltzeko esanguratsua: Euskal Autonomia Erkidegoan, 15 langiletik gorako 6.221 enpresa daude eta horietarik %2k du abian euskararen erabilera-planen bat. Horiez gain, enpresa batzu-batzuek euskararen aldeko neurriak hartu dituzte eta gutxi batzuek sorreratik funtzionatu dute euskaraz.»
«Plana duten horien artean herenak kooperatiba izaera du. Kooperatiben munduan gune garrantzitsua da Debagoiena. Bada, Debagoiena da plan gehien dituen eskualdea, hiru hiriburuei aurrea hartuta. Bestalde, euskara-planak enpresa handi eta ertainetan aplikatu dira gehienbat, nahiz eta EAEko enpresa gehienak txikiak diren.»
«1996an lau enpresa ari baziren erabilera-planetan murgilduta, 1998an 24 enpresa ziren. 1996an, ez zen ezerezetik sortu Debagoienan Emun lana euskalduntzeko kooperatiba.»
ENPRESA AHOLKULARIAK
«Euskara eguneroko lanean txertatzeko enpresek aholkularitzei laguntza eta aholkua eskatzen diete gehienetan. Euskararen erabilera lan munduan bultzatzeko planak prestatzen aritzen diren bi enpresa garrantzitsu dira Elhuyar Aholkularitza (Usurbil eta Durango) eta Emun (Arrasate eta Andoain). Badira gehiago ere noski, hala nola, Artez, Ahize-AEK eta Siadeco. Elhuyar Kultur Elkartea lau-bost langilerekin hasi zen lan munduan muturra sartzen duela hogei bat urte. 210 inguru proiektu landu ditu (euskara-planak eta bestelakoak) eta 27 bat langile ditu planak aurrera eramateko. Hiru erronka nagusi azpimarratu dizkigu Elhuyar Aholkularitzako Agurtzane Loidik. Lehena, euskararen erabilera gehiago bultzatzea; bigarrena, enpresak euskararen balioaz jabetzea eta hirugarrena, euskara-plana bukatutakoan (hiru edo bost urtekoak izaten dira enpresaren tamainaren arabera), euskararen gaia enpresa bera bakarrik kudeatzeko kapaz izatea lortzea.»
«Emun 1996an sortu zen eta 60 inguru langileko lan taldeak erabilera normalizatzeko, gaur egun, abian diren planen erdien ardura teknikoa du. Enpresa zehatzetan landu beharreko erronka nagusiak erabilera eta motibazioa direla dio Juan Luis Arexolaleibak. Egoera orokorrean hartuta berriz, Arexolaleibak azpimarratu du kooperatibak ez diren enpresa motetan eragin behar dela eta enpresa txikiagoetara jo behar dela, orain arte enpresa handi eta ertainetan jarri baitira abian euskara-planak. Bestalde, Debagoienan, kooperatiben altzoan, hartu zuenez indarra enpresen euskalduntzeak Gipuzkoan daude planak dituzten enpresa asko. Bizkaian ere indarra hartzen hasi da eta Araban eta Nafarroan ale solte batzuk baino ez daude.»
LANTEGIA IKASGELA
«Bizkaiko Lea Artibai eskualdeko Etxebarria herrira hurbildu gara Eika Kooperatiba Elkartea euskalduntze prozesua nola ari den gauzatzen ikusteko. Ainara Aldazabalek egin digu ongietorria, Eikan lanean ari den Emun aholkularitzako teknikariak. Luze eta zabal aritu gara berriketan, 600 langileko enpresa euskalduntzea ez baita ahuntzaren gauerdiko eztula. Ondoren, bulegoetatik ekoizpen gunera hurbildu gara eta han ikusi ditugu langileak gure etxeko labeentzako erresistentziak eta bitrozeramiketako foku irradiatzaileak egiten. Makina eta aparailu artean hasi dira agertzen errotuluak, gehienak euskaraz eta batzuk elebitan. Halako batean Hiztegia jartzen duen koadernoa aurkitu dugu makina baten hormatik zintzilik. Bertan sortutako euskara-gaztelania/gaztelania-euskara hiztegiak 1.900 hitz ditu. Hor ageri dira hagaxka, zurruntasuna, arrabola eta iragazkia. Langileak zerbait idatzi behar duenean hiztegia begiratu besterik ez du eta idazkiren bat ulertzeko gaitasunik ez badu euskaraz baino ez dagoelako, hiztegia alboan du. Paperean eta baita intraneten ere. Bitrozeramika eta hiztegi artean Italiatik ekarritako makina bat ikusi dugu. Pantaila bi hizkuntzetan dago: italieraz (matxuratzen bada langile italiarrak uler dezan) eta euskaraz. Haren alboan ari da lanean Gorosti. Halaxe esan digu berak: "Italieraz ez dakigu eta euskaraz erabili behar. Horixe da onena, euskaraz eta kito. Badira beste bi makina pantailek euskarazko zein gaztelaniazko aukera dutenak eta euskaraz dakitenek ere, ohituraz, gaztelaniazkora jotzen dute". Irantzuri ere egin diogu bisita. Berak eta Ainarak harro erakutsi digute mantentze-lanak gestionatzeko duten euskarazko programa informatikoa. Enpresako martxa guztia kontrolatzen dute programa horren bidez eta makinek matxurak, atzerapenak edo dena-delakoak dituztenean langileek oharrak sartzen dituzte. Ohar horiek erakutsi dizkigu Irantzuk eta ia denak euskaraz daude. Pentsatu segundo batez foku irradiatzaileak egiteko makina baten matxura euskaraz eta idatziz azaltzeko, alfabetatu gabeko langilea nola molda daitekeen... Bada elkar ulertzen dute.»
Eika enpresa 2000. urtean hasi zen euskara-plana ezartzen Emunen eskutik eta oraingo egoera hausnartu ondoren, Kontseiluak banatzen duen Guk zerbitzua eta lana euskaraz ziurtagiria lortzea izango dela helburua erabaki dute. Ainarak dioenez errazena egin dute eta hemendik aurrerakoa izango da zailena. Adibide bat jarri digu: Eikako 600 langiletik %83 euskal hiztuna da eta enpresa barneko ahozko erabilera informala %53koa. Erabilera formala are eta baxuagoa. Ahozko erabilera areagotzea da helburuetako bat, baina badituzte gehiago, esate baterako, euskararen instituzionalizazioa. Hau da, enpresako zenbait kideren borondatean oinarritutako gaia enpresako beste edozein gai izatera heltzea. Euskara batzordean esaterako, kontseilu errektoreko eta kontseilu sozialeko ordezkari bana, enpresako bi sailetako langile bana eta hiru zuzendari (gerentea, pertsonaleko zuzendaria eta kalitateko zuzendaria eta era berean lehendakaria eta euskara-planaren koordinatzailea dena) daude.»
«600 langileko enpresak helburua nolanahikoa jarri ez badu ere horretan segiko du urratsez urrats eta enpresa euskalduntzea ahalegin nekagarriegia izan ez dadin, ekainaren 16an Euskararen Eguna ospatuko dute azken bi urteetan egin duten bezala. Oraingoan Lealde eta Fagor Arrasate enpresak ere gonbidatu dituzte, bakarrik baino elkarren babesean euskararen bidea samurragoa delakoan.»

Zabaldu
del.icio.us