Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ETAren agiria: aukera galdua

tirakablogger 2006-03-24 @ 12:59

Ez dut balorazio politikorik egingo. Aukera paregabea izan du ETAk munduan zehar euskararen berri emateko, bai idatziz, bai hitzez. Gaur arte Euskal Herriaz inolako berririk ez zutenek ere jakin dute Europako bazter batean badela herri bat, tiroka ibili dena historian zehar. Herri horren gatazkaz ere jabetuko ziren nolabait. ETAk, ordea, ez du aukera aprobetxatu agiria euskara hutsean ateratzeko. Batik bat nabarmena denean euskarazko testua dela jatorrizkoa, eta gaztelaniazkoa itzulpena. Zergatik ez frantsesez? Hizkuntza kontzientzia ahula dugula ematen du aditzera horrek, gatazkaren gainerako ezaugarriak hizkuntzaren aurretik jartzen ditugula. Hala re, aitortu behar dut kontutxo xume honek ez duela nire poza baretzen.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>