Kontseilua, nora zoaz?
Kontseiluak ere uste du eremu judizialetik egiten ari diren jazarpena Euskal Herria beste egoera politiko batean kokatu nahi duten guztien aurkako erasoa dela. Horren harira idazki bat sinatu du, besteak beste, EA, Batasuna, Aralar, AB, ELA, LAB, EHNE, Kontseilua, AEK, Etxerat, Askatasuna, Segi eta Bilgune Feministarekin batera. Gogora dezagun Kontseiluaren eginkizun nagusia: “Euskararen normalizazio prozesua areagotzea”. Euskararen normalizazioa dio, ez politikarena. 22 eragile horien artean hauteskundeetan parte hartzen duten alderdi politiko nagusiak falta dira (PNV, UPN, UPM, PSF, PSOE, PP, IU eta beste hainbat); hau da: euskal gizartearen %85a. Zilegia al da Kontseiluaren izena zerrenda horretan agertzea?
Eragileen Idazki horrek dioena da: “Beste behin ere Madrileko Auzitegi Nazionalak eskubide zibil eta politikoen kontrako eraso berri bat burutu asmotan kokatu du bere burua” Kontseiluak, ordea, ez du bere burua agertu ETAk azken garai honetan behin eta berriro jarri dituen lehergailuen kontra, nahiz eta nabarmen diren eskubide zibilen kontrakoak.
Nik ere modu pertsonalean bat egiten dut idazki horrekin. Kontseilua, ordea, Euskal Herri osoko herritarren hizkuntza eskubideen alde egiteko sortutako erakundea da, ez eskubide zibil edo politikoen alde egiteko jaiotakoa, arlo hori katramilatsua baita oso. Jarrera hauekin bere jarduera ildoa guztiz lerratzen du Kontseiluak eremu jakin batean, beste eremu batzuetatik alde eginez. Eta horrek, neurri handi batez, bere zilegitasun soziala eta plurala kendu egiten dio.

Zabaldu
del.icio.us
Zilegi da erasoak salatzea soilik gizarte-atal jakin bateko kide edo erakundeei egiten zaizkienean. Nork bere laguntxoak defendatzen ditu aurrena.
Jarrera horrek Kontseiluaren balizko aniztasunaz zalantza handiak eragiten dituela? Jakina.
Baina zilegi du Kontseiluak alderdi jakin bati lotuta agertu nahi izatea ere.
Mikel | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Behingoz, uste dut Kontseiluaren jokabidea zilegia dela. Politikoki \"zuzena\" ez da izango, diru-laguntzak eskuratzea agian oztopatuko du baina zilegia bada.
Anónimo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Unai | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Zergatik ez duten idazki hau PNVk, PSFk, PSNk, PSEk, IUk eta beste hainbatek da galdera, eta ez, zergatik sinatu duen Kontseiluak.
Anónimo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Sentiduten dot. Hor goian baten batzuk txarto jokatu dabe, edo baten batzuk beste guztien izenean jokatu da euren baimen barik. Horrek ondorioak daukoz, edo azalpen zehatzen bat beharko dau.
Jon | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Horixe, bada. Zilegia dela, baina pardidista ere bai. Hau da, Jonek esan duen bezalaxe, Kontseiluak argitu beharko du Batasunaren adar bat den, edo agian ez du zertan argitu, baina itxura, horren itxura guztia du.
Politikoki zuzena zer den eta zer ez den, segun eta nondik begiratzen zaion, noski, zuzentzaile zorrotzik ez baita falta ezker-eskuinetan.
Eta bukatzeko, Kontseiluak ez zuen bada hasieratik esan, dirulaguntza publikoei uko egingo ziela \"independentzia gordetze aldera\"?
Hortaz?
Anónimo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
xare | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
enea | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #