HPSaren egitura berria
Euskal Autonomia Erkidegoko aldizkari ofizialean argitaratu berri da Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren egitura berria.
Egitura berri horren arabera, hiru zuzendaritza egongo dira HPSaren baitan:
a) Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza
b) Euskara Sustatzeko Zuzendaritza.
c) Koordinaziorako Zuzendaritza.
Esleitzen zaizkion eginkizunak kontuan harturik, Tirakaren eta, oro har, langile euskaldunon solaskide berria Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza izango da.
Lerro hauen bidez, animoak eman nahi dizkiogu eta, behin baino gehiagotan azaldu dugunez, gure lankidetza eskaini.

Antza, zenbait gauza aldatzen ari da HPSaren barruan. Ea behingoz onerako den!.
Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritza Dekretuaren 15 artikuluak arautzen du, eta honako hauek izango dira bere betekizunak:
(Aurreko dekretuaren arabera, zuzendaritza honen izena "Euskara Planen Zuzendaritza" zen)
a) Erakundeetako eta gainerako entitate publikoetako euskara planak diseinatzea, bultzatzea eta martxan jartzea, instituzio eta erakunde horiekin batera.
b) Eusko Jaurlaritzaren Euskara Plana garatzeko eta horren koordinazioa eta jarraipena egiteko beharrezko iritzitako neurriak proposatzea, sail bakoitzeko eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde-administrazioko erakunde bakoitzeko arduradunarekin lankidetzan.
c) Plan horiek zenbateraino bete diren ebaluatzeko eta horren jarraipena egiteko lanak burutzea eta planak berrikusteko irizpideak zehaztea eta ezartzea.
d) Erakundeetako eta gainerako entitate publikoetan euskara planak abiarazteko behar diren zerbitzuak antolatzeko, egituratzeko eta funtzionamenduan jartzeko proposamenak egitea. (Dekretu berrian honako hau ezabatzen da: "Azpiegitura horiek bultzatzea eta, hala badagokio, horien arduradunak prestatzea, metodologia eta baliabideak egoki erabil ditzaten. Hori guztia bestalako administrazio-organoen eskumenen kalterik gabe")
e) Esleiturik duen helburu nagusiari begira azpiegiturak bultzatzea eta, hala badagokio, horien arduradunak prestatzea, metodologia eta baliabideak egoki erabil
ditzaten. Hori guztia bestelako administrazio-organoen eskumenak urratu gabe.

Aurreko dekretuan azaltzen zen e) atalak honako hau zioen: "Behar diren irizpenak emango ditu, hala dagokionean, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan zein eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko"
f) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailek eta erakunde autonomoek euskararen gaineko ezaguerei buruz ematen dituzten ziurtagirien homologazioa
helburu, horri buruzko xedapen edo erabaki proposamenak lantzea.
g) Behar diren txostenak ematea, aldez aurretik eta nahitaez, Eusko Jaurlaritzan egiten diren xedapen orokorren proiektuek euskararen erabileraren normalizazioan
zein eragin duten eta hizkuntza arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten argitzeko.
h) Eskatzen duten herritarrei, beren hizkuntza eskubideak babesteko informazioa eta aholkularitza ematea, eta eragindako erakundeei eskubide horiek benetan bete
daitezen elkarlana eskaintzea.
Aurreko dekretuan h) atala f) atala zen, eta honako hau xedatzen zuen: "Eskatzen duten herritarrei, beren hizkuntza eskubideak babesteko aholkularitza ematea"

16. artikuluak, berriz, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren betekizunak argitzen ditu:
a) Euskara (pixkanaka) normalizatzeko eta hizkuntza ondarea aberasteko ekimen pribatuak sustatzea.
b) Euskarak edozein gizarte-arlotan duen erabileraz edo bizi duen egoeraz gizartea sentiberatzeko kanpainak edo neurriak garatzea eta koordinatzea.
c) Bide-seinaleetan eta hizkuntza-paisaian, oro har, toponimia normalizatzeko jarduerak gauzatzea, betiere Euskararen Aholku Batzordearen Toponimiako Berariazko
Batzordeari ez dagozkionak.
d) Euskararen corpusa estandarizatzea eta modernizatzea, beti ere Euskararen Aholku Batzordeak horretarako bideratzen dituen beste egintzak ezertan urratu gabe. (belztuta dagoena berria da)
e) Euskalterm Terminologia-banku publikoa kudeatzea eta euskarazko terminologiaren inguruan lanean ari diren erakundeekiko lankidetza sustatzea.
f) Informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan euskararen erabilera sustatzea, eta eremu horretan euskara presente egon dadin beharrezkoak diren proposamenak egitea eta kudeatzea.
Aurreko dekretuan f) atalak honako hau xedatzen zuen: "Helduen Alfabetatze Berreukalduntzerako Erakundea (HABE) Kultura Sailari atzikita egoteak Sailari dakarzkion zereginak burutzea."

Zabaldu
del.icio.us
Espero dezagun jardueran, egituran baino aldaketa handiagoak egotea, Administrazioan euskararen erabilerari buruz behintzat.
Iñaki | 2006-02-03 - 15:59:00 GMT 1 #