Kontsentsua

Duela urte batzuetako kontsentsua galdu dela dio hainbatek, eta premiazkoa dugula, beraz, lehenbailehen orduko giroa berreskuratzea. Eta ez nago ados, edo, aldez ados egonda ere, adostasun giro hori zertan oinarritzen zen xeheago aztertu beharko litzatekeela deritzot, errazkerian eroriko ez bagara.
Osorik irakurri Nire iritzi apala da orain goraipatzen den kontsetsu politiko eta sozial hark zimendu aski ahula zuela eta ez zuela benetan txertatzen jakin euskarari halako estatus bat emateak zein ondorio eta konpromiso zerkazkion gizarteari. Esan nahi baita borondate, asmo eta printzipioen deklarazioa bai, baina gero ez direla benetan gizarteratu horiek ekarri beharko luketen eskubide eta normalizazioa.
Euskararen Legea onartu zenean jende asko ez zen jakitun hortik bide malkartsu bati ekitea segitu beharko litzaiokeela, tentsioz, sakrifizioz eta inkomodidadez beteriko prozesu batean. Aitzitik, inolako aldaketarik egiteko prest ez zegoen gizartearen zati handi batek gogo onez onetsi zituen neurriok, kontsentsuatu egin zuen politika-ildo hori, ustez elebitasun eta hizkuntza normalizazioaren kontuak besteen eremukoak direla beti, haiek betiko elebakartasunean goxo-goxo jarraitzen zuten bitartean (adibide bat jartzeagatik, ni Kanadako fokak babestearen alde –eta haiek sarrakitzearen aurka– egon naitekeen neurri berean; alegia, jakinda horrek ez duela nire eguneroko bizimodua ezertan ere aldatuko).
Horrela erraza da kontsentsua aurkitzea. Ni ere ados. Ni euskararen alde. Non sinatu behar da manifestua?
Eta, beharbada, kontsentsu giro horretan pitzadurak agertzen hasten direnean, oraintsuko garaietan bezala, arrazoia ez da euskararen aldeko mezua zabaltzen baldarrago jokatu izan dugula, baizik eta behingoagatik paperean hainbat aldiz ezarritakoak gauzatzeko bidean pausu bat emateko mugimendua piztu dela, eta horrek agerian jarri duela zein urruti dauden elkarrengandik legez esaten direnak eta herritarrak pairatu behar dituenak.
Horrenbestez, alde horretatik begiratuta, ez deritzot hain deitoragarri tentsioak eta ezinegonak sortzeari, hori niretzat arazoa bere gordinkerian azaltzea delako, itxurakeriatan galdu gabe, bizi ditugun kontraesanak ezkutatu ordez edo autokonplazientzian galdu ordez, agerian geratzen delako batzuen ezintasuna, besteen larderia, hipokresia zein zabaldurik dagoen… erregea biluzik (edo kantzontzilotan) doala alegia, eta ez dugula hori aitortu nahi.

Zabaldu
del.icio.us
Euskarari buruz duela bi hamarkada egon zen adostasuna berreskuratu behar dela esaten ari da Jaurlaritza. Baina benetako adostasuna egon zen? Eta egon bazen, noiz hautsi zen?
Nik dakidana da 82ko legea gehiengoarekin onartu zela. Eta, orduko diskurtsoak eta gaurko diskurtsoak entzunda eta irakurrita, ez da orain hautsi; aurreko urteetan hautsi da, segurutik hizkuntzarekin bandera politikoa egin dugulako. Batzuek eta besteek tentazioa izan dute euskara beti jarrera politiko jakin batekin identifikatzeko, eta horrek ez dio mesederik egin. Saiatu beharko genuke, euskara guztion hizkuntza eta gure hizkuntza propioa den neurrian, horren aldeko neurri positiboak adosten, baina badago gizartearen zati bat gauzak horrela ikusten ez dituena eta pentsatzen duena une honetan erdaldunen hizkuntz eskubideak direla urratzen direnak. Salaketa hori badugu mahai gainean.
Hemen inor ez dute behartzen euskaraz egitera. Gehienez, euskaraz jakin behar da zenbait kasutan. Erdaldun elebakarrek euskararen bazterketa inposatzen dute oraindik.
Begira, nola esango nizuke? Ni ez naiz ari nire konbentzimenduz, baina hori salatzen duenarentzat bere eskubideak urratuak daude. Guk ezin dugu inposatu, baina guk, esate baterako, erabaki dugu halako lanpostua betetzeko euskaraz jakin behar dela, eta, beraz, momentu horretan sentitzen du baduela eskubidea lanpostu horretara aurkezteko eta eskubide hori galarazten diotela hizkuntza dela medio. Pentsamendu hori badago. Ez dut esan nahi horren alde egiten dugunik, ezta hizkuntza politika horren arabera bideratzen dugunik ere; baina, adostasuna berreskuratu behar dela esaten dugunean, jabetu behar dugu gure artean milaka herritar ditugula erdaldunen hizkuntz eskubideak urratzen direla pentsatzen dutenak. Diskurtso hau dago, esaterako: «Ni hemengoa naiz, hemen bizi naiz, hemen lan egiten dut, hemen ordaintzen ditut zergak eta, hizkuntza dela eta, baztertu egiten nauzue».
Euskaldunok berdin-berdin esan dezakegu hori.
Bai, eta segurutik arrazoi gehiagorekin. Horregatik esaten nuen hizkuntza politikari buruz aldeko diskurtsoa ikusten dela, adostasunerako, kohesiorako, integraziorako baliabidea izan daitekeela aldarrikatzen ari dena. Diskurtso hori Alderdi Sozialistaren aldetik nagusitzen ari da, baina Alderdi Popularraren aldetik beste modu bateko diskurtsoa ikusten da.
Eskubideak aipatzen dira. Ni Eusko Legebiltzarrera bi aldiz etorri naiz eta bietan ateko ertzaina erdalduna. Guraso askok ume txikia sendagilearengana eramaten dute eta hark euskaraz ez daki.
Ez dakit konturatzen garen... 25 urte pasatu dira eta nik nahi nuke benetan konturatzea 25 urte denbora benetan laburra dela, kontuan izanik orduan bostetik bat zela euskalduna, eta 25 urtean ezin zaio horri buelta eman. Eta inkesta soziolinguistikoek gaur ematen dituzten datuak ikusten badira eta adin tarteka elebidunen kopurua nola dugun, 60 eta 40-45 urteko tarte horretan dugu elebidun gutxien. Eta non dugu Osakidetzan langile gehien? Non dugu Ertzaintzan ertzain gehien? Non dugu Unibertsitatean irakasle gehien? Non dugu administrazio publikoan funtzionario gehien, irakaskuntzan irakasle gehien? Adin tarte horretan.
Anónimo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Horra hor eragozpen handiena indarrak batzeko, euskal etxea izorratuta daukan zatiketa, bi famili zeharo bananduen existentzia.
neu | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Artean, epelkeriaren eta itsukeriaren arteko partidan, euskaldunok galtzaile.
Akatz | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Beraz, euskaraz bizitzen ahalegintzen garenoi adarra jo izan duguzue orain arte?
bigarren mailako herritarra | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Baten batek aititu be egin dau funtzionarioen batez besteko adiña berrogeita bost urtetik gorakoa ere badala Administrazio Orokor, Osakidetza, UEU, Ertzaintza eta irakaskuntzako arloetan. Jazoten da, ostera, irakaskuntza publiko ez unibertsitarioa, esaterako, ia guztiz euskaldundu dala; eta Ertzaina edo Osakidetza bat ere ez. Eta hor erauntzuleak dagoz. Nortzuk? Bi erakunde horien gain azken hogeita bost urteotan agindu dabenak, argi eta garbi.
Beste Administraziñoetan zer jazo da? Lakuan esaterako; zehatzago esanda, Kultura Sailean (Jaurlaritza) funtzionariorik gehientsuenak euskaldunduta dagoz. Ba al dago zeozelango plan zehatzik egoera hori bideratuteko?
Zein hizkuntza erabilten da Sail horretako bileretan, nahiz eta bilera horretako hamar kidetik zortzi euskaldunak izan? Zein hizkuntzatan erredaktatzen dira Kultura Saileko zuzendaritza gehinetako idazkiak, nahiz eta arduradun asko 4. hizkuntza eskakizunen jabe izan?
Urtenbidea ez da landu barik dagoena aintzat hartutea. Egin behar dana da, gaurtik aurrera gainera, landutakoa martxan ipini. Eta non? Ba, esaterako, gai honetan ardurea daukon Sailean: Kulturan. Eta IVAPen bertan, hor be testurik gehienak gaztelaniaz taxututen dabezalako, eta gaztelania erruz erabilten dalako.
Esandako horreri etekiña atarateko ez daukaguz best 25 urte; ordurako gutariko hainbet hilda be egongo garelako. Horretan, aurten baño hobeto, iaz hasi behar izan gendun.
Jon | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Preziorik gabeko konpromisoa oso erraza da. Kontua da zer egiteko prest gauden!
Iñaki | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #