Autoritateak
Gauza jakina da zein garrantzitsua den OPI (Oso Pertsonaje Inportantea) baten sinadura adierazpen edo manifestu baten atxikimenduen artean. Areago opi hori Saramago, Atxaga edo maila horretako jendea bada. Eta ez dut nik horren kontra jardungo, ongi iruditzen baitzait, Atxagak lehengoan zioen bezala, batzuek duten ohartzun mediatikoa bestela bat ere txinpartarik aterako ez luketen borroken mesedetan jartzea.
Baina kezkatzen nauena da merkatuan dauden adierazpen eta sinadura sakon eta mamitsu horien artean zein hautaketa egiten den, adibidez, hizkuntza politika jakin baten alde egiteko. Zergatik aipatzen den, adibidez, hainbeste eta hainbeste aldiz Mitxelenaren harako “erdera ere hemengoa da”, noiz eta jada urte dezente pasa diren honetan (gainera, Segurolak dioen bezala, «… esaldi hori ezin esan dakioke erdararen hemengotasun itogaria ia momentu oro nozitzen ari denari»), zergatik jotzen dugun hainbestetan Atxaga edo Lertxundirengana euskarri intelektualaren bila (eta horien hausnarketak bikainak irudituta ere), eta zergatik ez diren aipatzen beste batzuk, esate baterako Katalunian edo Valentzian soziolinguistikan gu baino askoz ere aurrerago dabiltzan hainbat. Nik batzuk-batzuk ekarri nahi nituzke hizpidera.
Lehenengo, duela urte batzuk puri-purian eta halako irudi mesianikoz iritsitako José María Sánchez Carrión “Txepetx”. Non dago Un futuro para nuestro pasado lanak utzitako arrastoa? Zergatik ez da haren teorizaziorik aipatzen oraingo egitasmo ofizialetan?
Horrengandik ez oso urruti, Jon Sarasuaren Golde Aro hura ere gogoratu nahi nuke. Zein arotan gaude orain?
Bai, horiek duela urte batzuetako kontuak dira. Oraingoen artean, eta aurreko horiek nire zakuan sartuta (baita Lertxundi eta Atxaga ere), honatx zeintzuk diren nire faboritoak; ez hainbeste haien irizkide sentitzen naizelako, baizik auziari zuztarreztik heltzen diotela iruditzen zaidalako: Erramun Osa, Joxe Manuel Odriozola, Aitor Zuberogoitia…
Zeintzuk dira zureak?

Zabaldu
del.icio.us
xiber | 2006-02-02 - 11:10:00 GMT 1 #
Eta jarri nahi, baina arrazoiren bategatik ausartzen ez diren guztiak ere bai. Azken baten eskuartean darabilgun kontu/gai/arazo/zirkunstanzia honek helduleku pila ditu, denontzat nahiko eta sobera.
Inork aipatzeko bestekaok ez bagara ere, lan isilean (paradoxa badirudi ere) saiatu izana ez digu, behintzat, inork ukatuko.
Marianjelesena | 2006-02-02 - 11:10:00 GMT 1 #
Euskadik behar zaitu!
Josemarirenazalea | 2006-02-02 - 11:10:00 GMT 1 #