ALOKAIRU KONTRATU EUSKALDUNAREN ISTORIOA

Ederto hasi gara astelehena, bada!
Aitak duen lokal bat alokatu nahian dabil eta bere idazkari kuttunari -alegia niri- eskatu dit kontratua prestatzea. Maizterra izango dena euskalduna izanik, kontratua euskaraz prestatzea pentsatu dut.
Eredu bila sarera jo dut eta...
...eta ezer ez!! Hau da, betikoa. Gaztelaniaz ereduak barra-barra. Euskaraz, ordea, bat ere ez.
Nola jardungo gara bada "normaltasunez" euskaraz arlo sozio-ekonomiko ospetsuan horretarako legelari-itzultzaile euskalduna izan behar badugu.
Beti eskean, sentitzen dut, baina hor duzue beste eskaera bat: Erakundeek -edo ez dakit nork kristo- eredu horiek herritarron eskura jarri beharko lituzkete, doan eta internet bidez gainera.
Tresna egokiak eskura ditugunean, hasiko gara euskaldunok euskara erabiltzen. Bitartean, beti bezala, eskean.

Zabaldu
del.icio.us
Kuriosidadez, eredua jeisteko 10 euro kobratzen dutela konturatu naiz. Eta kuriosidade haundiagoz zera ikusi dut: eredu berriak igotzeko aukera ematen dutela. Ordainduta?
Iñaki | 2006-01-02 - 21:17:00 GMT 1 #