Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Bi testu, bi ikuspegi?

arabatik 2006-01-20 @ 12:58

Politika soziolinguistikoaren baratze honetan bi joera gailentzen dira nabarmen. Ematen du aurrez aurre dauden bi mundu direla, batzuk tripak eta besteak burmuina erabiltzen dutenak. Batzuk temati zitaltzat jotzen dira, eta besteak soberan zentzuzkotzat. Norbaitek esango du, beste kontu batzuetan bezala, erdian dagokela bertutea. Nik, neure iritzia emanez behin eta berriro aspertu baino, gehiago nahi dut beste batzuk diotena hona ekartea, ahalik laburren.

Bi liburuxka irakurri berri ditut. Bata «Hizkuntza politika aurrera begira, HPSren 2005-2009 egitasmoa». Bestea JAKINen azken alea (151), non Alberto Barandiaranek orritxo batzuk idatzi dituen. Goian aipatu bi ikuspegien adierazgarri dira. Kontrajarriak? Aurrez aurrekoak? Elkarri mokoko daudenak? Hirugarrena -erdikoa- ote da bertutea? Ez derrigorrez.





HPSren liburutik:

Gaztelaniaz bizi den komunitatearen eta euskararen munduaren arteko etena pixkanaka desagerrarazteko ahalegin berezia egiteko premian gara, ezbairik gabe. Bi munduok ezin dugu ibaiaren ertz banatan kokatuta jarraitu. Egoera horretan setatuz gero euskarak ez du ezer irabazteko, eta guztia galtzeko. Eginahalak eta bi egin beharko ditugu erdaldunak ohar daitezen “mundu oso bat” ari direla galtzen euskararik ez jakiteagatik. (…) Berritasun itxurarekin eta ustezko modernitatearen izenean, oso zaharkituak eta integrazioaren aurkakoak diren diskurtsoak ari dira, berriro ere, gure plazako toki nagusia hartzen. Gogora dezagun, merezi du eta, 80ko hamarkadan nola hemen, Euskal Herrian, indartsu plazaratu izan zen euskal elebakartasunaren teoria.”

Alberto Barandiaran:

Gero eta gehiago entzuten dut, nire inguruan, erdaldunengana zabaldu beharra dagoela. Nafarroatik idazten dut, uler bedi. Entzuten dut, gero eta gehiago, euskal kulturaren mundua mundu txiki eta endogamikoa dela, guk guretzako bakarrik sortua, ingurugiro xume batetik harago erabat ezezaguna. Eta, gainera, hori larriena,ez dugula ahaleginik egiten ezagut gaitzaten. (…) Arrisku bat ikusten dut, ordea. Erakuslehioaren arriskua, dei dezadan. Arrisku hori zein den? Urteak eman ditzakegula ahaleginak egiten erakuslehio ederra atontzeko, gurea polito erakusteko, bezeroak, gero, aurretik axolagabe igaro daitezen. Horrek frustrazioa ekar dezakeela. (…) Baina arriskua, batez ere, ahaztu dezakegulako euskal kultura beti egon dela erdarari eta erdaldunei begira, salbu eta, akaso, orain. Ahaztu dezakegulako txikitasunak ez duela eskastasuna esan nahi. Ahaztu dezakegulako barrura begira egin behar ditugula gauzak, gutaz zer pentsatuko duten erreparatu gabe. Ahaztu dezakegulako (….)"


Amaitzeko, Xabier Mendiguren Elizegi , hirugarrena, erdibidea, bertutea?

"Etorkizunari igartzeko orduan ez ezik, iragan berri den aldiari begiratzean ere baikortasunaren betauurreko gardenak edo ezkortasunaren beltzak jantzi ditzakegu. Inportanteena, baina, ez da antiojoeen kolorea edo norberaren aldartea: baikortasuna lanerako pizgarri edo utzikeriarako aitzakia izan litekeen bezala, ezkortasuna ere gehiago saiatzeko akuilutzat hartuko du batek eta etsitzeko arrazoitzat besteak. Jarrera zaigu axola."


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Mary Two — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Niri erdaldunak euskararik ez jakiteagatik “mundu oso bat” ari direla galtzen ohartaraztea oso zaila egiten zait, mundu hori zertan mamitzen den azaltzen ez didaten bitartean. Zer galtzen dute ba? Bertso-saio bat? Atxaga jatorrizko hizkuntzan irakurri ahal izatea? Oraindik ez diot inori entzun mundu hori (eskerrak ez duten “unibertso” bota!) deskribatzen. Mundu hori, lehenengo eta behin, sortu beharra dago, eta sortu euskaldunen hiztun komunitateak sortuko du, ez erdaldunek.
    Hori oso argi ikusi zuen, adibidez, José María Sánchez Carrión (Txepetx) ahaztu-baztertuak: hizkuntza komunitate batean hiztun osoek eratzen duten nukleo sinbolikoa trinkotzea da hizkuntzaren normalizaziorako lehenengo pausu ezinbestekoa; nukleo hori da erdigunea. Hizkuntza politikan erdaldunak edo euskaldun diglosikoak lehenestea periferia erdigunean jartzea da, hau da, komunitatea desegituratzea. Amen.
  2. izaro — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Amen.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>