Muskerrak

Eskura iritsi zaigun triptiko batean Aranzadi zientzi elkarteak antolatu duen Euskal Herriko Lehen Herpetologia Kongresuaren berri agertzen da, txit modu egokian. Testua elebitan, bata bestearen segidan, oraingoan bezala, jartzen den kasuetan, oso estrategia bidezkoa da lehenengo euskarazkoa ematea, letra zuzenez, eta gero erdarazkoa, letra etzanez. Guztiz baztertzekoa, Gorospek aurrekoan salatzen zuen bezala, gaztelaniazkoari lehentasuna ematea eta aurretik jartzea. Enfin, deskuidatuz gero polimeroak ikertzen dituzten fisikariek eta musker berdearen ugalketa estrategiak aztertzen dituzten biologoek begirune handiagoa erakutsiko dute euskararekiko beste hainbat politikarik eta herri-agintarik baino.

Zabaldu
del.icio.us