Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Nazio eta hizkuntza bakarrak PPrentzat

tirakablogger 2006-01-13 @ 12:43

Duela hilabete inguru HPSk "Hizkuntza Politika aurrera begira" liburuxka atera zuen, non, egungo egoeraren hausnaketa eta balorazioa egin eta gero, euskara euskal herritar guztiengana, begirunez eta modurik txukunenean, hurbildu behar dela esaten baita. Niri iruditzen zait, ordea, gorrari entzunaraztea eta itsuari ikusaraztea ezinezkoa dela. PPkoek eta PSEko askok (eta besteetatik batek baino gehiagok) ez dute sekula aintzat hartu euskara, ez eta hartuko ere etorkizunean. Zeri begira jardun behar dugu gainerakook, gehiengoa osatzen dugunok? Gure arteko zenbait PPren harikoak badira, zer egin behar dugu horiekin? Nik argi dut: guk geureari. Hementxe dago, baina, arazoa, setatiagoak direla kontrakoak aldekoak baino. Eta horren adibiderik argiena etxe hau da, Lakua hain zuzen.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>