Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

\"Anima zaitez!!\"

tirakablogger 2006-01-11 @ 15:56



Gasteizko Donostia kalean, Jaurlaritzaren egoitzatik gertu samar, bada botika handi bat, Agirre Lekue izenekoa, gaur nire aipamena merezi duena. Sartu orduko ikusiko duzu aurrez aurre, Euskaraz badakizu? Guk bai. Anima zaitez!! dioen txartel handi eta polit bat. Eta egia da, aizue, bertako langileak fin-finak izateaz gainera primeran azalduko dizute nola moztu umearen beherakoa, zer komeni zaizun buruko mina kentzeko eta, bide batez, nola susta daitekeen modu sinple batez euskararen erabilera.

Pena da horrelako ekimenek borondate pertsonal hutsaren sostengua baino ez izatea, ez egotea planifikazio orokor eta eraginkor baten altzoan babestuta. Enpin, zer egingo diogu! Etxerako bidean, irudikatu dut biharko El Correoren albistea: “Alfonso Alonso entrega el premio anual a la promoción del euskera”, eta ondoan Gasteizko alkatea bostekoa eta plaka bat ematen gure botikariari; edo beste argazki baten oinean “Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendariak (edo Kultura sailburuak, edo lehendakariak…) Euskararen Lagunari saria (1.000 euro) eman zion atzo Agirre Lekue botikari, euskara sustatzeko 2005ean egindako lanagatik".


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Unai — 2006-12-01 - 22:51:00 GMT 1 Ni Lakuan bizi naiz, eta beste botika bat hurbilago badut ere, zuk aipatzen duzun farmazian erosten dut.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>