Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

10/01/2006 GMT 1

Administrazioan euskara lan hizkuntza?

bidegorra @ 11:40
Zuzen-zuzenean heldu dio Pako Sudupe idazleak izenburuko gaiari, teorizazio sakonik gabe baina arazoa gertutik bizi duenaren ikuspuntutik, asteburuko iritzi artikulu batean..

“Politikariek ez badute euskaraz egindako lana babesten eta sustatzen, administrazioko langile euskal-nahikoak oztopo larria izango du. Departamentu-buruak laguntzen ez badu, beste horrenbeste. Arduradun tekniko eta politikoek euskarazko langintzaren normalizazioa bermatzen ez badute, gezur hutsa izango da elebitasuna, eta gezur hutsa izango da langileek erabakitzeko askatasuna dutelakoa.”

Guk ere hor planteatzen diren moduko kezkak izaten ditugu maiz. Esaterako: zergatik tramitatzen dira Jaurlaritzaren Kontseiluak lege-xedapenak eta horrelakoak gaztelania hutsez, eta euskaraz ezin den gauza bera egin? Zergatik ezin duen ibilbide osoa euskaraz egin Administrazioan euskara hutsez sartzen den errekurtso, galdera edo dena delakoak (eta sartzen dira, bai horixe)?

Artikulu osoa
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!