Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

HIZKUNTZEN DUINTASUNA

tirakablogger 2006-01-03 @ 10:42


Horixe du titulua oso ospetsua ez den baina zinez interesgarria den Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariaren liburu batek: La dignidad e igualdad de las lenguas. Crítica de la discriminación lingüística (eskura duzu Jaurlaritzako liburutegi nagusian, IVAPekoan edo HABEkoan). Eta liburu hori aipatzen dut, oraindik orain jaso duelako Irene Lozano izeneko ibeste dazle batek Espasa saiakera saria oso bestelako ikusmoldea duen Lenguas en guerra liburuarekin.
Eta gogoeta etorri zait, berez ikuspegi kontrajarriak alderatzea eta biek halako agerpen mediatikoa izatea eztabaida osasungarriaren erakusgarria den arren, nolako bazka, oihartzuna eta harrera goxoa egiten zaien batzuei eta nola baztertzen diren beste batzuk. Kasu honetan, seguru aski, zerikusi handia izango du sarian epaimahaikide izandako batzuen itzal luzeak (Savater, Juaristi…). Horregatik pentsatu dut, neure apalean, Moreno Cabreraren liburuaren propaganda egitea Tirakan, duena baino errekonozimendu handiagoa merezi duelakoan. Ezin ganorazko entresakarik egin, ordea, eta bihoakizue liburuko aipamen bakarra, ideia nagusia laburbiltzen duelakoan:

“No existe ningún dato extrictamente lingüístico que permita considerar que unas lenguas son parcial o totalmente mejores que otras. No hay razas lingüísticas superiores igual que no hay razas humanas superiores. (...) Las desigualdades entre las lenguas proceden de factores no lingüísticos: se trata de circustancias históricas, políticas, culturales, demográficas o sociales. Ante estas desigualdades hay que proclamar, defender y hacer valer los derechos lingüísticos universales, análogos a los derechos humanos universales, sobre todo en aquellas situaciones en que una comunidad lingüística ve seriamente restringido, si no prohibido, su ejercicio.”


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. izaro — 2006-03-01 - 16:40:00 GMT 1 Lenguas en guerra izenburu egokia du Lozanoren liburuak. Horixe deklaratu baitigute erdaldun akonplexatuek, gerra, geure burua erdalduntzat jo ez eta geure hizkuntzei heldu diegunoi.

    Txunditzekoa da ikustea zein arriskutsutzat jotzen duten euskara adibidez, euskarak eta beraz, euskaldunok (700.000 hiztun, ia) aurrera egiteak gaztelania (400 milioi hiztun baino ez) arriskutan jarriko balu bezala.

    Horregatik, orain, euskara (euskaldunak) eta beste hizkuntza bazterreratu batzuk desagertzeko arriskuan egon daitezkeenean, eta eurena, gaztelania, edo ingelesa edo frantsesera mundu zabalean inposatu dutenean, orain bada, hizkuntza hiztun bakoitzarena da, indibiduoarena; ez dago komunitaterik hizkuntza propiorik duenik (autonomien asmakizun gaiztoa da hori), eta merkatu librean bezala, hizkuntzei natural-natural garatzen utzi behar zaie,... orain bada, euren inperioen hizkuntzentzako baldintza guztiak egokitu ondoren; besteak, gureak, debekatu eta hiztunak zigortu, baztertu eta lotsarazi ondoren, euskal hiztunak (beste asko bezala) asimilatu ondoren,...
    Orain bai; orain \"askatasun osoz, norkbere aukera egin behar du; inork, inon, inolako baldintzarik jarri gabe\".
    Bada, kolonoei berdin die euskaldunok aukerarik egiteko baldintzarik ba ote dagoen. Isolamenduaren ondorio atzerakoia gara \"listo\" horientzako.

    Dena den, badira gure artean euren medio demokratikoetara (correoak eta diarioak eta pais direlakoak eta) sarbidea dutenak ere, eta horiek egin beharko lukete ahalegin handixeagoa kolonoen mezuari gurea, euskaldunena kontrajartzeko, \"ghettoaren infernuan erori\" aurretik ahal bada.
    Urte berriarekin?

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>