Urte zaharrak urte berria dakar
Urte berritik bada bat ere gustoko ez dudan zeozer: urte zaharrak geroz gehiago pilatzen zaizkigula. Ez dakizuela, horratio, tristurarik sartu, luzeroko baikaude oraindino mundu honetan. Urte berriari, ohi eskatzen zaionaz gain, nik eskatuko nioke Administrazioko bilera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz izan daitezela, bakoitza bere aldetik. Eskatuko nioke sortzen diren testu guztietatik %15a euskaraz produzitutakoa izan dadila. Eskatuko nioke, halaber, noizbait, politikoek eta Administrazioaren izenean azaltzen direnek, prentsaureko eta jendaurreko ekintzetan euskara gaztelania beste erabil dezatela. Eta eskatzea libre denez, eskatuko nioke, batez ere, denok urte itzela izan dezagula. Bai horixe, ke koños:
URTE BERRI ZORIONTSUA ETA OSASUNTSUA!!!

Zabaldu
del.icio.us
OORANOS | 2006-02-01 - 00:46:00 GMT 1 #