Dendaz denda
tirakablogger 2005-12-15 @ 15:38
Gabon aurreko sasoi zurrunbilotsu hau oso egokia da bestela erosgintza batere maite ez dugunok dendaz denda ibiltzeko eta merkataritzako super, mega, hiper… eta abarretan zein hizkuntzatan ematen diguten zerbitzua ikusteko.
Gasteiz aldean ibiltzen bazara, erraz harrapatuko duzu saltoki handietako pasilloetan Debagoieneko euskaldunen doinu berezia, airea ixaz beteaz. Batzuetan ematen du Arlaban mendatea muga barik pasabide dela hango eta hemengo biztanleen artean.
Larunbat arratsaldeetan, adibidez, Carrefour, Eroski, El Corte Inglés…, euskara dezente entzuten da, eta poztekoa da. Baina ez da inondik ere zerbitzu-hizkuntza; horko marketing-buru eta giza-baliabideetako arduradunentzat euskarak ez du askorik balio saltzeko. Eta pena da, bezeroaren erosketa-irizpideetan ere toki gutxi hartzen duelako hizkuntzarekiko atxikimenduak.
Kasu batzuk mingarriak dira, benetan. Duela gutxi kontatu zuen Berria egunkarian Roberto Gz. de Viñasprek Gasteizko megaliburudenda batean bizi izandako esperientzia. Eta arrazoi zuen, benetan, Albaceten bezala sentitzen da bat Elkar liburudendan zer edo zer euskaraz eskatzen duenean. Alde ederra garai bateko Axular liburudendarekin! Kuriosoa da, eta beharbada pozgarria ere bai, hobeto hartu izan naute beste liburudenda handi horretan, Liburuaren Etxean, zerbait euskaraz eskatu izan dudanean.

Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Eta orduan nik euskarari buruzkoa bada euskaraz egingo dugu ezta?
Eta berak Ni ez daki ondo euskara
Eta nik, ordurako jada malaostian Sentitzen dut baina euskarazko komunikabideei buruzko inkestarik ez dut egingo gaztelaniaz; are gutxiago Eusko Jaurlaritzarentzat egindakoa bada
Ez nuen jarraitu. Kaskagogorra naizela, zurrunegia, gogorregia, (...). Baliteke hala izatea, baina ez dit horrek ardura.
Eusko Jaurlaritzak kontu handiagoa izan beharko luke kanpoko norbaiti xoxak esleitzen dizkionean lanen egiteko. Ez da nahiko klausulak betetzen direla esatea; frogatu ere egin behar da.
Honako hau protesta nabarmena da. Dagokionak eskua sar beza!
\"¿Sabe usted euskera? Pues si es así, dé usted una vuelta por las distintas instancias oficiales de Bilbao, Vitoria o Pamplona, San Sebastián incluso, pidiendo ser atendida en euskera, ya verá que risas; eso es multiaventura, y lo demás, bobadas.\"