Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Eusko Legebiltzarrak euskararen alde lan egingo du

garruze 2005-12-07 @ 16:38

Adierazpen garrantsitzua egin du Eusko Legebiltzarrak Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta.

Egin klik hemen euskararen aldeko erakunde-adierazpena osorik irakurri nahi baduzu.


Albistea pozik hartu dut, eta nik, behintzat, euskararen inguruko jokabide aldaketa ikusi nahiko nuke adierazpen horretan. Hala ere, badira hainbat gauza zehaztugabe geratzen direnak -normala denez horrelako adierazpen instituzionaletan-. Zehaztu gabekoaren inguruan plazaratu nahi nituzke ondoko hausnarketak:


Lehen puntuak honela dio: "Euskal Autonomia Erkidegoa biztanle ugarik euskaraz hitz egiten, irakurtzen eta idazten duenez, eta ama hizkuntzatzat eta herritar guztien ondaretzat jotzen duenez, Eusko Legebiltzarrak ekimen eraginkorrak garatuko ditu, hitzarmenen eta adostasunen bitartez, euskararen oraina indartzeko eta etorkizuna bermatzeko."

Ekimen eraginkorrak garatzeari dagokionez, kontuan hartu behar da legealdi honetan parlamentuko talde guztiek dutela gutxienez legebiltzar bat euskaldun. Egoera horrek zenbait lan esparrutan euskaraz lan egiteko konpromisoa hartzea erraz dezake. Ildo horretatik egin nahiko nuke, beraz, lehen proposamena: hezkuntza ereduak aztertuko dituen lan taldean, esaterako, edo euskararen adostasuna berreskuratzeko egin nahi den lanetan, zergatik ez adostu legebiltzarkideek bere lanak eta eztabaidak euskaraz egitea?.

Gainontzeko puntuetatik, ordea, zera azpimarratuko nuke:
Eusko Legebiltzarrak euskararen alde lan egingo du. (Bigarren puntua)

Euskara, hizkuntza izaki, komunikatzeko bidea da. .. Eusko Legebiltzarrak lan egingo du euskara gizarte bizitzako esparru guztietan erabil dadin bermatzeko. (Laugarren puntua)

Eusko Legebiltzarrak ekimenak bultzatuko ditu, euskara erabil dadin zailtzen duten oztopoak desagerrarazteko. Era berean, legebiltzarreko erakundeek jendearekiko komunikazioan erabiltzen duten hizkuntzaren kalitatea eta aberastasuna ere zainduko da. (Bosgarren puntua)

...talde politikoak horretaz jabeturik gaude, eta hitzematen dugu gero eta gehiago, eta normaltasunez, erabiliko dugula gure jarduera politikoan (seigarren puntua)

Asmo eder horiek asmo hutsetan gera ez daitezen, bada gai bat garrantzi berezia duena, nire ustez, eta orain arte, behar bezala, landu ez dena, alegia legeen euskarazko testuaren kalitatea. Kalitate hori bermatze aldera, beharrezkoak dira prozedurak zehaztea eta dauden baliabideak koordinatzea. Bada, ildo horretatik doa hurrengo proposamena: lege testuen kalitatea bermatzeko sistemak arautzeko lan talde bat eratzea Legebiltzarraren baitan.

Lan talde horretan itzulpenak kalitatez egiteko bideak aztertu beharko lirateke, batetik, aurreko legealdian Lur Legearekin gertatu zena, berriro ez gertatzeko. Eta bestetik, lege-proposamenak eta lege-proiektuak euskaraz idazten hasteko bideak zabaltzeko. Azken xede horren inguruan honako hauek izan daitezke abiapuntuak: dauden baliabide ugarien arteko koordinazioa; eta lege-testuak euskaraz idazten hasteko jadanik egin diren hainbat proposamenen azterketa egitea (korredakzioaren ildotik edo itzulpen koordinatuaren ildotik, besterik ez bada).

Egindako aldarrikapen garrantzitsu hori asmo hutsetan gera ez dadin, nonbaitetik hasi behar denez gero, hau bide bat izan zitekeen.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Harmailetatik begira, bapo — 2005-08-12 - 10:10:00 GMT 1 Fale. orain behar duguna da legebiltzarkideak euskaraz bizitzen has daitezen (badira batzuk, gutxi hala ere), horrela sinistu ahal izango dugu ez dela beste handinahiko deklarazio huts bat.
    Baina horrek ekarri dit gogora, abertzale sutsuz josita dagoen geure alabaren ikastolan guraso-bilerak español hutsez egiten direla, gehienak (euskaldun ez dut esango) baina elebidun direlarik, eta baten batek euskaraz egiteko aukera bermatzeko eskatu duenean, abertzale horietako askori ez zaiela gustatu.
    Eta ekarri dit gogora bizi naizen/nauen eskualdeko euskara batzordeko arduradunetako bat behintzat, euskararen aldeko ekimenetan agertu eta txostenak idazteko eta jendaurrean aurkezteko ere gauza den ordezkari politiko superabertzale horietako bat, erdaraz bizidela bere lagun eta ezagun elebidunekin ere (euskaldun ez dut esango, ezta?).
    Eta ekarri dit gogora hainbeste eta hainbeste egoera (\"casuística\" diote batzuek, egoera horiei garrantzia kendu nahirik), non, zer nahi duzue esatea? Azken batean Legebiltzarreko horiek ere, gure arteko asko eta asko bezala euskararen aldeko jaietara joaten baitira españolez hitz eginez eta \"gora euskadi\" txanoa jantzita, baina hori bai, mandan l@s hij@s a la \"ikas\", aunque luego , l@s hij@s, no hablan en euskeras entre ell@s, no entienden muy bien porqué...
    Esan nahi dut; zergaitik erreparatu behar diegu horrenbeste politikariei? Ez digutelako nahiko genukeen eredua ematen? Eta eredu zuzenik ematen ez digutelako jarduten dugu eurek bezala, halabeharrez?

    Gora euskaldunon aberia!
  2. Iñaki — 2005-08-12 - 10:10:00 GMT 1 Datorren astelehenean, abenduaren 12an, Eusko Legebiltzarreko barne-araudia aldatzeko eztabaida hasiko omen da. Hor izango dute aukera ezin hobea aitorpenaren asmoak gauzatzen hasteko.

    Nahikari Aio eta Zigor Isuskiza, Aralarreko Hizkuntza Politikako lan taldeko kideek, gai honi buruz, hain zuzen ere, azaroaren 25ean iritzi-artikulu bat argitaratu zuten Berrian. Erabili.com webgunean artikulu osoa irakur daiteke.

    Bertan, honako proposamen hauek, besteak beste, botatzen dituzte:

    - Euskara eta gaztelania Eusko Legebiltzarreko hizkuntza ofizialak badira ere, euskarak, EAEko berezko hizkuntza izanik, lehentasunezko estatusa izatea (Barne-arautegiaren 2. artikuluan sartu).

    - Eusko Legebiltzarra izen bakarra izatea, Emakunde, Osakidetza edo Euskal Telebista erakundeek euskarazko izen bakarra duten bezala.

    - Legebiltzarraren mahaia osatzen duten legebiltzarkideak EAEko bi hizkuntza ofizialetan normaltasunez aritzeko gai izatea.

    - Euskararen erabilera normalizatzeko eta lan-hizkuntza ere izan dadin, plan bat abian jartzea, inplementatu beharreko neurriak, mekanismoak eta politikak zehaztuz, arrazoizko epe batean helburua lortzeko (Xedapen gehigarri batean sartu).

    Beren artikuluan hausnarketa hau egiten dute:

    \"Arautegiaren eztabaida hasiko da laster. Orduan ikusiko dugu gainerako alderdiek euskararen normalizazioaren alorrean benetan, ustezko asmo ederrez haratago, noraino iritsi nahi duten Legebiltzarrean\".

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>