OROTARIKO EUSKAL HIZTEGIA
Euskaltzaindiak amaitu berri du Mitxelenak hasitako Orotorariko Euskal Hiztegia.
Lan mardula izan da eta oso interesgarria. Nik erabili izan dut, eta lana patxadaz egitea eskatzen badizu ere, oso lagungarria izan zait testuak lantzeko. Izugarri ikasteko aukerak ematen ditu.
Lan mardula izan da eta oso interesgarria. Nik erabili izan dut, eta lana patxadaz egitea eskatzen badizu ere, oso lagungarria izan zait testuak lantzeko. Izugarri ikasteko aukerak ematen ditu.
Lanaren balioa denen eskura egon dadin, interesgarria deritzot interneten bidez eskuragarri egoteari. Ziurrenik horrek aurretik Euskaltzaindiarekin hainbat diru-kontu konpontzea eskatuko luke, baina lanaren garrantziaz jabetuta, agian, Kultura Sailetik eta Hezkuntza Sailetik bidera daiteke horrelako hitzarmen bat Euskaltzaindiarekin.
Bide batez, hiztegi mardul horrek ematen dituen aukerak azaltzea izan zitekeen mezu baterako gaia, hortaz, hor doakizue euskaran adituak zaretenontzako proposamen bat: inor ausartuko litzateke horri buruzko mezu bat egiten hemen, Tirakan, euskararen erabiltzaileoi zuzenduta?
Segi ondo. Zelai

Zabaldu
del.icio.us
Luistxo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #
Anónimo | 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 #