Itzulpenen Datu-basea administrazioko langile euskaldunen esku
tirakablogger 2005-11-24 @ 13:08
IVAPeko Itzultzaile Zerbitzu Ofizialak Itzulpenen Datu-base bat sortu du aurten, IDABA.
UZEIren aplikazio bat erabiliz, IZOk hainbat funtzionaltasun duen datu-basea sortu du eta elikatzen dihardu. Oraingoz, 420 testu baino gehiago dago jasota IDABAn, itzultzaileentzat ez ezik administrazioan euskaraz lan egiten/egin nahi duten langileentzat ere baliagarri izan daitezkeenak: Kode Zibila, Zigor Kodea, Konstituzioa, Estatutua, Erregistro Zibilaren Legea, Prozedura Legea, Toki Erakunden Araubidearen Legea, Langileen Estatutua, Europako Konstituzio berria, Eusko Legebiltzarraren lege guztiak 2000. urtetik hona, dekretuak, planak, azterketak, artikuluak eta abar.
Osorik irakurri Jaurlaritzako itzultzaile guztiek instalatuta dute honez gero IDABA beren aplikazioen artean, Jakinan. Orain, Sailetako Euskara Teknikarien lan-taldearen eskari baten haritik, IVAPeko zuzendariak Zerbitzu-zuzendari eta erakunde autonomoetako zuzendariei idatzi die IDABA Jaurlaritzako langile euskaldun guztiei eskaintzeko, hau da, 3. edo 4. hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta duten guztiei.
IDABAn euskaraz zein gaztelaniaz kontsultak egin daitezke, hitz edo hitz-kate baten ordaina/k aurkitzeko eta baita testu-zatiak aurkitu eta kopiatzeko ere. Gure ustez, baliagarri izango zaie euskaraz lege-testuak erabili nahi dituztenei, baita terminologiaz edo lexiko juridikoaz zalantzak dituztenei ere.
IZOk laster aurkeztuko die aplikazioa sailetako euskara teknikariei, interesa izan dezaketen langileei helarazteko eta eskabideak biltzeko.
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Eneko, pare bat galdera: Jaurlaritzatik kanpoko jendeari ere eskaintzea aurreikusten duzue? Testu gehiago sartzeko asmorik dago? Zein?
Halaber, oso ideia ona iruditzen zait, IDABA jartzearekin batera, ikastaro batzuk ematea, euskaraz lan egiten ohituta ez dauden teknikari eta administrarientzat.