EUSKARA ETA LEGEAK
garruze 2005-11-22 @ 14:38
Nik ere, Iñaki bezala, iritzi-mezu honekin euskara eta legea aztertuko lukeen mezu-sorta bati hasiera eman nahi nioke , hain zuzen ere, legelariok euskaraz jarduteko izaten ohi ditugun arazo eta oztopoak aztertu nahi dituena.
Gaiak bere konplexutasuna baduen arren, agintzen dizuet ahal dudan kontu praktikoenak ekartzen saiatuko naizela, gai abstraktuegiak beste baterako utziz. Bide batez, zuen iritziak ere gustura irakurriko nituzke.
Mezu-sorta horri hasiera emateko asmoz-edo, itzul zerrendan egin den galdera bat ekarriko dizuet hona:
Mezu-sorta horri hasiera emateko asmoz-edo, itzul zerrendan egin den galdera bat ekarriko dizuet hona:
Egun on,Zalantza hau dut: Testu bat euskaratzen ari naiz, eta testu horretan ageri da, El artículo 15 del Real Decreto 1481/2001 de 27 de diciembre, establece lo siguiente; gero, Lege horrek 15. artikuluan ezartzen duena. Berez hori euskaratu beharra dago ala bere horretan utz daiteke?
Zalantza hori askotan izaten dugu, alegia, euskaratuta ez dagoen lege-testu bat guk geuk euskara dezakegun, edo itzulpen ofiziala izan arte gaztelaniaz jaso behar ote den. Arazo hori Estatu eta Europako lege eta arau askorekin gertatzen zaigu, oraindik ere.
Nik galdera egin duen lagunari nire iritzia eman diot:
Nik dakidala ez dago lege-irizpiderik arlo horretan (eta interesgarria litzateke egotea), hortaz, bi aukerak zilegiak direla uste dut.
Ondoko irizpideen arabera hartu izan dut nik bata ala bestearen aldeko jarrera:
1.testuaren hartzailearen arabera: iparraldeko inork irakurri beharko balu, orduan itzuliko nuke esaterako;
2. testuaren helburuaren arabera: irizpide orokorrak ezartzen baditu eta herritarrek oro har ulertu behar dutenean euskaraz jartzearen alde nago; doktorego-tesia bada edo testu teknikoa denean, aitzitik, gaztelaniazko testua jartzea jatorrizko testua eskaintzea litzateke eta eremu horretan lagungarria izan daiteke irizpide horri jarraitzea.
Nolanahi ere, irizpide horiek guztiak oso pertsonalak dira, eta ez dira behar bezala eztabaidatuak izan. Agian inoiz, foro egokia izango dugu horrelako kontuetarako.
Jon Agirrek lankideak formari erreparatu dio eta honako gomendioak eman ditu:
Aukera bi emango nituzke:
a) Jatorrizko testua (legezko bakarra), komatxo artean eta letra etzanean, eta ondoren kako artean edo kortxete artean zeure itzulpena (itzulpena jarri ala ez, aukeran egon liteke, Zelaik esan duenaren arabera).
b) Itzulpena komatxo barik (kontuz ibili "...legeak hitzez hitz honela dio..." esatearekin).
Nire erantzunean esaten nuenez, irizpide horiek guztiak irizpide pertsonalak dira, eta oso eztabaidagarriak ziurrenik ere, izan ere, -nik dakidala- IVAP-HAEEk edo Euskaltzaindiak, edo beste inork, ez du jarraibiderik ezarri horrelako kontuetan.
Gaurkoz, beraz, foro edo eztabaida-gune horren eskean bukatu nahiko nuke: noiz sortuko da erakunde edo foro bat euskarazko lege-hizkuntzak behar dituen irizpideak ezartzen hasteko?
Laster arte eta ondo bizi. Zelai

Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

Holako irizpideak finkatzeko erakunde egokia, nire ustez, gure IVAP maitea izan liteke. Izan ere, erakunde hau administrazio-hizkeraz arduratzen da, eta, nik dakidanez, legezko hizkuntza eta administraziokoa nahiko hurbilak dira.
IVAP-ek zuzenean egiten ez badu, behintzat erakunde aproposa izango zen holako irizpideak finkatzeko gaiak direnak biltzeko eta heuren lana koordinatu edo ahalbidetzeko.
Hala ere, gai honetan kontuan hartu behar dira bi gauza gutxienez:
1. Jaurlaritzaren barruan gai hau, IVAPez gain, beste erakunde batzuk ere ari direla jorratzen : Justizia saila, HPS,... Ahalegin horiek guztiak bateratu beharko lirateke nonbait.
2.Jaurlaritzatik kanpo ere beste erakunde batzuk lantzen ari dira gai hau: Deustuko Unibertsitatea EHUko euskara zerbitzua, itzultzaileak oro har, Eusko Legebiltzarrak, Nafarroako Legebiltzarra, itzultzaieleak oro har...)
Ikus daitekeenez, ahaleginak egiten badira ere, nik somatzen dudan arazorik larriena erakunde horien guztien arteko koordinazio falta da.
Horrez gain, garaia da nire ustez arlo batzuetan bete beharreko irizpide batzuk ezartzeko, bakoitza bere kontu ibil ez dadin.
Nik eskatzen dudan erakunde horretan, halaber, bi maila bereziko nituzke:
Euskal Herri mailakoa: euskara lege arloan erabiltzen duten hainbat erakunderen ordezkariek egon beharko lukete (Unibertsitateak, Auzitegietako langileak, notario eta erregistradorea,Eusko Legebiltzarra eta Nafarroako Legebiltzarra, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Foru Aldundiak, Udal Administrazioak, itzultzaileen elkartea, Abokatu eta prokoradore elkargo ofizioala, Iparraldeko herrialdeetan euskaraz lan egiten duten erakunde eta langileak...)
Herritarrok eta euskara erabiltzen dugun langileek erakunde horrekin harreman zuzena izateko bidea eduki beharko genuke (internet bidez...)
Erakunde honek Euskaltzaindiarekin nolabaiteko harrema izan beharko luke, proposamenak egiteko ahalmenarekin, eta Euskaltzaindiak erabaki batzuk hartu beharko lituzke gai honetan.
Erakunde horren baitan lan taldeak eratu beharko lirateke, gaiak jorratzen hasteko.
Proposamen hau, ikus daitekeenez, nahiko potoloa da eta ez dakit aukera errealik dagoen martxan jartzeko.
2. Jaurlaritza mailakoa: Helburu apalago batean gelditu beharko bagina, Jaurlaritzaren baitan irizpideak bateratuko lukeen erakunde bat sortzea proposatuko nuke.
Erakunde honek, halaber, herritarren eta langile euskaldunen partehartzea sustatu beharko luke batetik; eta bestetik, Euskaltzaindiarekin harreman zuzena izan beharko luke, proposamenak egite aldera.
Uste dut zure mezuan klabe guztiak ematen dituzula.
Argi dago kontu honetan eragile asko daudela eta bateratu egin behar direla.
Bestalde, zuk esan bezala, maila desberdinak daude: Gobernua, Erkidego Autonomoa eta Euskal Herria.
Gertutik has daiteke, eremua gero zabaltzeko.
Zeinek hartu behar du ardura? Hor papera guztiak dituztenak, IVAP eta HPSa dira. Ezetz?
Hau proiektu polita da, eta teknologia berriek asko lagun dezakete hainbeste partaideen elkarlana ahalbidetuz.
Benetan , hau da HPSri planteatu beharreko egitasmoa.