Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Politikarien artean euskararen gaia mugitzen hasi ote da?

garruze 2005-11-14 @ 09:00

Aurreko astean Berriak euskararen normalkuntzaren gaiari hainbat elkarrizketa eskaini dio. Lehena Isabel Celaa PSEren legibiltzarkideari egindakoa (barkatu esteka ez jasotzeagatik baina ez dut hemerotekan aurkitu); eta, bigarrena atzo, igandean, argitaratutako Onintza Lasa EAko legebiltzarkideari egina.

Euskararen gaia azken lau urteetan, behintzat, politikarien agendetatik kanpo egon da, baina, bi elkarrizketa horiek irakurrita, esan daiteke, nire ustez, politikarien artean gaiari berriro ekiteko gogoa dagoela.
Ez dakit nire uste ustela izango ote den, zer deritzozue zuek?


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Iñaki — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Berrian, ez bakarrik aipatu dituzun elkarrizketak, baizik eta alderdi guztien euskara arloko arduradunekin egiten ari dira.

    Onintza Lasaren elkarrizketan hau aipatuko nuke:

    \"Orain dela 20 urte genuen egoera soziolingustikoa kontuan hartuta, normalizazio prozesua atalka egitea finkatu zen. Administrazioa agian ez zen lehen lehentasun gisa zehaztu, hezkuntza sisteman jarri ziren indarrak, eta orain Administrazioan erronka handia dugu. Legealdi honetako erronka izan behar du. Badago zer egina eta garrantzitsuena da hortaz kontziente izatea eta pausoak ematea\".
  2. Anónimo — 1999-11-30 - 00:00:00 GMT 1 Orain arte EAJ (Markel Olano), PSE (Isabel Zelaa), Batasuna (Karmele Aierbe) eta EAko (Onintza Lasa) ordezkariak elkarrizketatu dituzte Berrian. Seguruenik, aste honetan falta diren alderdietako ordezkariak elkarrizketatuko dituzte.

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>