Nahikoa dugu anai txikiarena egitearekin
garruze 2005-10-17 @ 11:11
Osorik irakurri
Euskaldunok mendetan zehar iraun dugu inolako lege babesik gabe, eta gaur egun lege babesak duen garrantziaz ohartuta ere, hausnarketarako zenbait galdera botako dizkizuet, zuek pixka bat zirikatzeko asmoz:
Euskaldunok elkarrekin euskaraz hitz egiten ez badugu, noren ardura da? Euskaldunok gaztelaniazko prentsa soilik irakurtzen badugu, aukeran Harry Potter gaztelaniaz ikusten badugu, lehengo hitza gaztelaniazko badugu, ...noren errua da?
Has gaitezen etxeko trapu zarrak garbitzen, inori erruak botatzen hasi baino lehen, eta bila dezagun modua euskaldunon arteko komunitatea sinez euskalduna izateko.
Hemen duzue artikulu horren pasarte bat:
"...Behin zelaia garbituta goazen gauzak argi esatera. Gure ustez, denbora gehiegi pasa dugu jada Espainia, Frantzia eta Europa aldera begira. Gure hizkuntza babesteko alferreko eskaerak egiten dizkiogu Europa, Espainia edota Frantziari. Nahikoa dugu, anaia txikiarena egitearekin. Ez Europatik, ez eta Espainiatik ere ez da etorriko gure hizkuntzaren normalizazioa. Areagoa, hauen menpe egiten diren politikekin ere, jai dugu! Guk ez dugu euskararen ofizialkidetasuna behar Espainian (ERCkoek eskatu bezala). Guk euskararen benetako ofizialtasuna Euskal Herrian behar dugu. Euskararen ezagutza bermatzea, administrazioko langileria euskalduntzea, euskarazko hedabideak, lan mundua euskalduntzea eta herri eta eskualde euskaldunak babestea behar ditugun bezala. Finean, euskal herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzera, euskara hizkuntza gutxiagotu izatetik hizkuntza normalizatu izatera, eramango gaituen hizkuntza politika berria da behar duguna..."
Iritzi-artikulua osorik irakurtzeko egin klik hitzordua">hemen
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Ni Euskeraren munduan sartuta nagoenetik (Eta duela jada \"urte pare bat\"), eta Euskara berreskuratzen hasi nintzenetik, ikusita daukat Euskalerriko taberna askotan \"Euskera ez da galtzen ez dakitenak ikasi ez dutelako, dakigunok hitzegiten ez dugulako bazik\".
Eta nire betiko galdera izan da beti: Hain argi baldin badaukagu betiko egi hau, zergatik ez gara hasten elkarrizketak Euskeraz dendan, edo tabernan, edo pertsona berri bat esagutzen dugunean?, zergatik lotsatzen gara?, hainbeste maite dugu gure hizkuntza?.
\"Ez al dakizu Euskara dela Euskaldun egiten gaituena?\", Oskorrik abesten zuen bezala duela milaka urte.
Parkatu nire Euskera kaskarra, baina nahiago dut txarto idatzi, ez idatzi baino... ene amaren hizkuntza maite dut eta.