Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

01/09/2005 GMT 1

Sare hizkuntzak eta hizkuntza sarea

tirakablogger @ 08:10
Toni Mollá kazetariak honakoa idatzi du www.gizpukoaeuskara.net albistegian:

"Sareari esker, gure hizkuntzak munduko hizkuntzak dira egun; hori da informazio aroko berrikuntza soziolinguistiko nagusia. Gure hizkuntzek balio sinbolikoaren zati bat galdu dute (bazen garaia, konpentsaziozkoak ziren-eta!) eta, orain, balio funtzionalak soilik dituzte. Katalana eta euskara, sarean, ez dira gizarte jakin bateko kide izatearen marka nolabait metafisikoak; komunikatzeko, esateko eta entzuteko tresna dira. Erabiltzaileok zer esateko eta idazteko gai garen horrek emango die balioa hizkuntza horiei; sortzeko eta sortutako hori zabaltzeko gure gaitasunak."


"Zer gertatzen da euskarak balio sinbolikoa baino ez duenean?", galdetzen zuen Sagarrak blog honetan duela hilabete batzuk. Eta zer gertatzen da balio funtzionala baino ez duenean?, galdetzen dugu orain. Bata edo bestea, ala bata eta bestea? Non dago oreka?

Artikulu osoa hemen
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!