ERC-k katalana, galiziera eta euskara Estatu mailan ofizialak izatea eskatuko du
tirakablogger 2005-08-22 @ 10:01
Lege honek aurrera egingo balu, Estatu mailako irrati eta telebista publiko zein pribatuek programazioaren erdia behintzat gaztelania ez den beste hizkuntza batean emititu beharko lukete, deskonexio edo beste kanal bereiztu batzuen bitartez. Bestetik, herritarrek erakunde ofizial edo administrazioaren menpekoetara jotzerakoan, edozein hizkuntza ofiziala erabiltzeko aukera edukiko lukete eta, era berean, hizkuntza horretan jasotzea erantzuna ere bai. Gainera, nortasun agiria, pasaportea edo bestelako agiriak, horietako edozein hizkuntzatan izango lirateke.
Hori guztia beste ahal izateko, gobernuaren menpeko erakunde zentralek zein berezko hizkuntza duten erkidegoetako erakundeek, hizkuntza aldetik gai diren langileak izan beharko dituzte. Horregatik, justizia arloan adibidez, magistratu, epaile zein idazkari judizialek bete gabe dauden plazak bete ahal izateko, plaza hori dagoen lurraldeak berezko hizkuntza balu, hizkuntza hori ahoz zein idatziz jakin beharko lukete.
(Iturria: Gara eta El Mundo)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

