Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

INERTZIAK ASTINTZEKO GARAIA

tirakablogger 2005-08-01 @ 08:51

(Erramun Osak Argia aldizkarian argitaratutako artikulutik hartua)

Euskal Autonomia Erkidegoan burutu azken hauteskundeen ostean, aldi berri baterako Eusko Jaurlaritza osatu berri da. Batzuen aburuz, jarraipenekoa izango da Jaurlaritza berrituaren jitea, alabaina, hezkuntza nola baita hizkuntza politikei dagokienez, bederen, orain artekoarekin segitzeak ez dauka zentzu larregirik. Izan ere, urteetan ereindakoak bere onenak eman dituela eta, bide horretan segituz gero, aurrerabide esanguratsurik gertatzeko modurik ez dagoela oso bistakoa da, beraz, etorkizunari beha, orain arte indarrean egon diren ildo estrategikoak berritzeko unea da oraingoa.

(...)

Baina, hasieran erran bezala, hizkuntza politikari dagokionez ere badago zer egiterik. Hasteko, euskararen indarberritzea ahalbidetu nahi duen hizkuntza politika, gobernu sortu berriaren lehentasunen artean dagoen argitzea komeni da. Lehentasunei buruz ari naizenean, politika sektorial izatetik, beste gauza batzuekin batera, Jaurlaritzaren politikaren bizkarrezurrean kokatzera iritsiko ote den da zalantza, horren arabera, hizkuntza politika eragingarria finkatuz, gauzatzeko orduan aitzindaritza eta erabaki gune eragingarriak zehaztuz, zehar lerroaren trataera emanez eta baliabide nahikoak eskainiz. Euskararen indarberritzea bilatzen duen ikuspegiaren eta horretarako jarritako zoru zein habeen artean dagoen zuloak geroz eta sakonera handiagoa du, denbora aurrera doa, geroz eta erabilera eremu gehiago irabaztera doan politika geldo doa eta euskarak aurrera egiteko modurik ez badauka, arnasbiderik ez badauka, erdarak esklusibotasunez dituzten jardun esparruetan geroz eta gotorrago geratuko dira eta, gizartea lasaitu ahala, euskararen normalizazioa geroz eta zailagoa gertatuko da.

Testuinguru horretan, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia ebaluatzeko eta, horren arabera, berritzeko abagunea laster batean sortuko denez, hizkuntza politikari astinaldi orokorra emateko baliatu beharko genuke, hizkuntza politika are eragingarriagoa abian jarri ahal izateko jada hautsita dagoen sasoi bateko adostasuna berritzen ahaleginduz, Erkidegoko instituzio guztietan eragiteko helduleku eragingarriak eraikitzeko urratsak eginez, gizartearen esku hartzea areagotzeko aukerak ugalduz, eragile desberdinen artean erantzukizunak ez ezik lankidetzarako ere markoa berrituz.

Aldi berri bat ireki da, orain artekoa berritzeko, zenbait idazlek esaten duten eran, biltegia ideia berriez eta politika berriez betetzeko, balia dezagun.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>