IVAPeko estilo-liburua/Libro de estilo del IVAP
arabatik 2005-07-08 @ 08:51

Kalean dira dagoeneko IVAPeko argitalpen berriak: estilo-liburuak, euskaraz eta gaztelaniaz. Baten batek pentsatuko du liburu biak elkarren itzulpenak direla, baina ez da horrela; izan ere bakoitzak badu bere nortasuna, eta bere hizkuntzari dagozkion arazoak konpontzen saiatzen da.
Administrazioko testuak, batez ere gaztelaniazkoak, ilunak eta ulertezinak izaten dira askotan; bada, liburu hauetan hamaika azalpen, gomendio eta adibide aurkituko dituzu, dokumentu zuzenak, jatorrak, egokiak eta argiak idazteko
Zazpina atal dituzte liburuek: idazketa-prozesua, gramatika, estiloa, diseinua, testuaren zuzenketa, idazkiak eta osagarriak (laburtzapenen eta administrazioko terminoen hiztegiak barne). Argitalpen berriak, berez, IVAPerako daude diseinatuta, eta IVAPen izango dute eragina; dena dela, garbi dago lagungarriak izango direla kalitate oneko komunikazioa nahi dugun guztiontzat.

Euskarazkoak 442 orri ditu eta 430 gaztelaniazkoak. Prezio bera izango dute biek.
Liburuak hemen dituzu salgai:
IVAP
Unibertsitateko etorbidea z. g.
20600 Oñati
Tf.: 943 782 000
Fax: 943 783 177
argitalpenak-ivap@ivap.es
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

