Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

EUSKARAREN ERABILERAREN NORMALIZAZIOA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAN

tirakablogger 2005-07-05 @ 13:26


(Iturria: Joxean Amondarain, Bat aldizkaria, 55. zk.)

Asko gustatu zaigu Bat aldizkariak ekaineko alean plazaratu duen artikulu hori, bertan xehe-xehe azaltzen baitu Joxean Amondarainek, hizkuntza normalizazioko teknikariak, zer lan egin den 1991tik hona Gipuzkoako Foru Aldundian euskararen normalizazioari begira.

Eskertzekoak dira, bereziki, estatistika eta lege-xedapenez haratago bukaera aldean egiten dituen hausnarketa gazi-gozoak; biziki estimatzekoa da ohi ez bezalako autokritika eta ebaluazioa aurkitzea, tamalez gehienetan estatistika eta zenbaki mordo batekin konformatzen baikara hizkuntza-politikaren gaineko azterketak egiten ditugunean.

Horregatik erabaki dugu hemen eskaintzea oso-osorik, eta eskuineko aldeko “Irakurtzekoak” deritzon atalean, gu bezalako kuxkuxeroa baldin bazara bertan goza zaitezen.


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzunak(2) »

  1. Anónimo — 2005-06-07 - 13:39:00 GMT 1 Oso artikulu mamitsua, bai horixe. Autokritika eta aurrerapausoak, gainera nahiko modu objektiboan. Ea beste batzuek eredu horri jarraitzen dioten.
  2. Martin — 2005-06-07 - 13:39:00 GMT 1 Nik artikuluko puntu hauek azpimarratuko nituzke, nork bere esparruan orientabide gisa erabil ditzan:

    a) Normalizazio-mahaiaren hiru hanketarik bi (langileen euskara-maila eta hiztunen dentsitatea) eskuratuz gero, erabileran interbenitzeko urratsa eman behar da, mahaia herren geratuko ez bada.

    b) Emaitzak baloratzean planteamendu garbi eta ausarta: «Orain egin behar den galdera hau da: izan al da aurrerapenik urteotan?», «… salbuespenak salbuespen, azal elebiduneko administrazio erdaldun bat ari garela osatzen onartu beharko dugu.»

    c) Erantzukizuna guztiona da, ez bakarrik askotan salatu dugun bezala arduradun politikoena, baita ere administrazioko langileona, herritarrona… Eta guri dagokion aldetik, aitorpen gordin bat: «Euskaldunok ez gara kapaz izan masa kritiko bat osatzeko, administrazioa jokatzeko modu jakin batera eramango duena.»

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>