Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Euskarak politika eraginkorra behar du EHUn

arabatik 2005-06-11 @ 22:25

E. ARANA, I. ANTIGUEDAD, T. MATEOS, A. RODRIGUEZ, J. ABASCAL eta J.M. ZENDOIA EHUko Izenetik Izanera Foroko kideak dira. Artikulu bat argitaratu dute gaur Garan, azkenengo paragrafoan honako hauen dioena:

"Europatik datozen haize berriek kalitatearen hizkera, ebaluaketaren kultura, gaitasuna bermatu beharra... dakartzate. Ados. Erronka horiei beste bat eransten diogu: EHUk bere kalitatea, gaitasuna, bikaintasuna erakutsi behar ditu: irakasle elebidunen kopurua erdaldunen parera ekarriz; euskarazko materialgintza bultzatuz; irakasleen hizkuntza trebeziak sustatuz; euskarazko irakaskuntza eskaintza biribilduz; irakasle elebidunen lan baldintzak egokituz; irakasle edota ikertzaile izango direnen prestakuntza plan egokitu bat bidean jarriz... eta, finean, bere egitura osoa gure herritar euskaldun gazte horien zerbitzura ere jartzeko gauza izanez. Hortxe du EHUk kalitatea lortzeko bidea. Baina horretarako, agintean direnek euskalduntze prozesua helburu estrategikotzat hartu behar dute, ezinbestez. Eta normalizazio prozesuaren eragile nagusia izan."


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>