Tiraka Jaurlaritzan lan egiten dugun hainbat euskaltzaleren ekimena da.
Aspaldi ohartu ginen gure lantokian jende ugari zegoela gu bezala, noraezean, alde batetik euskararekin etsiak hartuta, baina bestetik gogotsu lan egiteko.
Gurekin tira egin nahi baduzu, har ezazu parte blog honetan.
Gaurko Berrian dator notizia: Nafarroako parlamentariak euskaltegian. Hezkuntza Batzordeko kideak Arturo Campion euskaltegian izan ziren atzo, bisitan; eskola ematen hasi zitzaizkienean berehala eten zuten UPNko ordezkariek saioa eta alde egin zuten ernegatuta.