Euskara, euskalkiak, zentzua
arabatik 2005-06-07 @ 09:10
"Duela bi urte, Bizkaiko herri handi bateko alkateak esan zidana gogoan dut: «Nik ez dut euskara batuaren beharrik». Garbi zegoen zer esan nahi zuen: egunoroko harremanetarako, euskalkia zein gaztelania. Besterik ez.
Itsuenak ere ikus dezake bide horretatik etorkizun beltza izango lukeela euskarak. Udalaren aurrekontua, etxegintza-enpresa batekiko kontratua eta antzeko gauzak tratatzeko, euskalkia ez da aski, ez du balio. Orduan, bietariko bat: edo norberak lantzen du euskara, euskara batua, gai horietaz mintzatzeko eta eztabaidatzeko, edo beti izango dugu gaztelania, gure hutsen sendagarri eta betegarri. Eta Udaletik ateratzean gehiago: politikaz, filosofiaz, literaturaz, zeinahi gaiez hitz egiteko, euskara batua behar da, ez gaitezen ergelak izan."
Dena irakurtzeko, sakatu hemen.
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

