Gure herrian arrotz
arabatik 2005-05-19 @ 16:01
"Gaur goizean Osakidetzara joan naiz , Donostian .
Kaixo! Egun on! nik.
¿Cómo dice? takilaz bestaldeko emakumeak .
Le he saludado en euskera: Egun on, ya sabe. Buenos días!
Ya .... No le había entendido. Aquí se oye mal. Dígame, dígame ... ¿qué quería? Irribarrez berak .Nork esan dezake gertakari xume hau harrigarria denik? Ehunka, milaka funtzionari erdaldun elebakar onartu dituzte Osakidetzan autonomia omen dugunez geroztik. Eta orain, lanpostu publiko horiek sakratu bihurtu dira. Eta ezker aldetik oztopa daitezke bai instituzioen euskalduntzea, bai euskaldunon eskubidea. Lanerako eskubidea baitago tartean."
Dena irakurri gura baduzu: Berria
Eusebio
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us


Txillardegik aipatzen du nola ari direnak berarekin euskaraz ondo gero bere artean segitzen dute erdaraz; honek gogoratzen dit esaten zuena otxandiar Bittor Kapanagak ze joaten zenean Legutiora egiten zutela han erdara barra-barra baina berarekin euskaraz ondo eta gero joandakoan bera segitzen zutela erdaraz. Honek beharko liguke pensatu arazi zeozer; nik uste dut ezen phenomeno soziologiko linguistiko sphykologiko politiko hontan ba dago zer aztertzerik. Azter dezagun beldur gabe, ze komponente bat ba da ere euskararena, hizkuntzarena. Nork ukatzen ahal du ez baldin bada itsu edo itsu izan nahi.
Berea bezalako hizkuntza-tipologia dugun askok (alegia, umetan etxean euskara erabat zokoratua eta praktikan erdaraz hazitakoak, gero gaztetan euskaldunberritu-edo, eta finean euskarari nolabaiteko atxikimendua aitortzen diogunok) aitapontekotzat daukagu jaun hori, eta berarekin batera ibilbide hori egin duten beste hainbat (aintza Aresti, Kintana, Villasante, Eguzkitza eta beste guztiei!).
Niretzat horiek beti izan dira eredu, eta ez berez euskara etxean edoski duten euskaldun (eta erdaldun praktikante) asko.
Erramunek dioen moduan, azaldutako jarrera horrek dituen adar psikologikoak oso luzeak dira. Eta asko ezezagunak, niretzat. Portaera hori egunero ikusten dut lantokian. Lankide gehienekin euskaraz aritzen naiz, baina lankide horietako askok erdaraz egiten dute haien artean… ni aurrean ez banago (aurrean egonda ere, batzuetan erdaraz egiten dute, ahapeka, lotsatu antzean).
Badago, dudarik gabe, \"hertsapen\" bat (koakzio bat), nahitaez txarra ez dena, gu poliziaren rolean jartzen gaituena. Eta hertsapen horrek alde biko eragina du: errududuntasun konplexua sortzen du euskaldun axolakabearengan, baina aldi berean deserosotasuna sentiarazten dio euskaldun praktikanteari, jabetzen bai baita bere presentziak (berez bigarren mailakoa, pasiboa) bultzaten duela praktika linguistikoa aldatzera.
EHEko eledunak berriki elkarrizketa batean esana:
“Euskarazko harremana eduki nahi badu, posible da beti ere jarrera ausarta edukiz gero. Hau da, herritar bat edozeinekin harremana euskaraz egiten hasten bada, hasieran egoera deserosoa izango da; baina, gero berak hautu hori egin duenez, bestea euskaraz egitera behartuko du.\"
Beraz, konpromisoa=sofrikarioa? Zeren eta deserotasuna estu-estu baitoa gaitasun lingustikoarekin, adibidez. Eta hor betiko behaztoparria dugu: konpromisoak sufrimendua dakar halabeharrez?
Nik uste dut konpromisoa, hizkuntza atxikimendua, euskaltzaletasuna doitu egin behar direla egoeran egoerako baldintzetara, jarrera suizidarik hartu gabe. Nirekin euskaraz egin nahi ez duen bati euskaraz egin diezaioket (eta berak niri erdaraz, horrela elebitasun pasiboa praktikatuz) baldin jarrera horrek kosturik ez badakarkit niri (edo kostua txikia bada bederen); aitzitik, harreman finko samarra bada, etengabea eta ondorio praktiko garrantzitsuak dituena, konpromisoak bere mugak ditu.
Ez naiz sartuko kommentatzen zer ondorio -on eta txar- ekartzen ahal du \"hak rol polizial persekutivo linguistikoa\". Holan jokatuz gero seguru ba duela bide horrek positivorik asko alde euskara suspertu, baina guzia ere ez duke bide horrek positivo, seguru naiz, aparte lukeela bere kostu psykhologiko ahikor handia, zeinak ba duen ere parte negativorik.
Nahi dudana kommentatu da, aitzitik, zergatik pasatzen eta gertzatzen da /eta zen phenomeno hau, ezen, dakietenak euskaraz ari dira hizketan erdaraz modu naturalean. Seguru nago ere, ezen aurkitzen dira \"hok\" gusturuago eta naturalago erdaraz ezi euskaraz.
Hor, nire ustez, berriro diot, ezen begiratu behar dela ere (ERE) euskarari, euskararen erraztasunari edo zailtasunari, ... reforma minimun batzuri an euskara hizkuntza. Hor hizkuntzak -euskarak- ba dauka zerikusirik eta handia gainera. Gure analystak ari dira beti analyzatzen soil (SOIL) kanpoko faktore opresivoak eta hori ez da begiratzea eta haintzat hartzea eremu universala hon euskara.
Zabal eta irek dezagun begiak eta entelegua.
1.- Langile funtzionarioen interesak eta euskararenak aurrez aurre daude, muturka.
2.- Ezkerreko alderdiak ea sindikatuak eurak oztopo bihurtu dira euskara eta euskaldnon eskubideentzat, langileen eskubideak lehenesten dituztelako.
Arraroa da jarrera hau ezen, orain arte, beti egin dugu jo eta fuego botereko alderdiaren eta alderdi espainolen kontra. Orain errudunen nomina dezente handitu da.