Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

05/05/2005 GMT 1

KATALUNIA ISPILU?

tirakablogger @ 13:18
Katalanaren egoera ezagutzeko elkarrizteka interesgarri batzuk argitaratu ditu Larrun aldizkariak azken zenbakian, Kike Amonarriz eta Onintza Iruretaren eskutik. Oso aproposa, topiko batzuk baztertzeko eta gurearekin konparatzeko.

Eredugarria al da haien bidea guretzat? Nik uste haiek eta gu soziolinguistikoki urrun samar bagaude ere bide berean goazela (haiek aurrean, gu atzean), normalizazio edo desnormalizazio paradigma berdinak baitira Euskal Herrian, Katalunian edo Papua Berrian. Hona, esaterako, Kataluniako Hizkuntza Politikako idazkari nagusiaren hitzak, ea zeren oihartzuna dakarkizuten:

«Erronka zein den? Erabilera. Erabileraren paradoxarekin eztabaida dago eta zera dio hainbatek: "Agian, ezagutza modu pasiboan zein aktiboan handitzea lortu duzue, baina benetako erabilerak behera egin du". Eskolan ere gai horrekin dabiltza: katalana ikasgelako hizkuntza da, baina ez jolastokikoa. Ez nago ados ondorio arin eta globalekin, baina ados nago beste honetan: erabilera sustatzea lehentasuna da. Erabilera sustatze horretan bada esparru bat Katalunian non Hizkuntza Politika inoiz sartu ez dena: pertsona arteko harremanak»

Testu osoa irakurri nahi baduzu, sakatu hemen.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!