Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Filmak katalanera, galegora eta euskarara bikoiztuko dira

tirakablogger 2005-05-03 @ 09:21

Espainiako Legebiltzarrak lurreko telebista digitalaren lege aurreproiektua onartu berri du, eta horren bitartez hiru kate pribatuen muga kendu dute. ERC alderdiaren botoak behar zituen PSOEk bozketa irabazteko, eta, azken orduko akordio baten ostean, Kataluniako alderdi errepublikanoak baiezkoa eman zion legeari. Dirudienez, PSOEk hitza eman dio ERCri filmak katalanera, euskarara eta galegora bikoizteko inbertsioak handitzeko, baina horretaz gain, ERCk telebista guztiek kanon bat ordaintzea nahi du, bikoizketak egin ahal izateko
Urtea amaitu baino lehen, ikus-entzunezko lege berria onartuko dute Espainiako Legebiltzarrean, eta horretan hizkuntz aniztasunari buruzko atal bat hitzartu du. Hala ere, EAJren iritziz, legean, oraingoz, idatziz ez da ezer azaltzen horren inguruan, eta elebitasunaren gaineko esaldi generiko bat baino ez dago, eta bera ere PPk sartua.



http://www.berria.info/agenda/telerepor.php>">


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>