tirakablogger 2005-05-03 @ 10:26
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) A ereduan ikasten ari den 16 urteko ikasle bakar batek ere (%100) ez du euskaraz normaltasunez komunikatzeko ahalmenik. Era berean, B ereduko ikasleen %67k eta D ereduko %32k ere ez dute euskara maila nahikorik, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 16 urteko ikasleen euskara maila neurtzeko prestatu duen azterketak egiaztatu duenez. Kontuan izan behar da, azterketa horren bidez Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) baino maila apalagoa neurtu dela, ingeleseko First Certificate azterketaren parekoa alegia.
Maila hori neurtzeko, nazioartean beste hainbat hizkuntzen maila neurtzeko erabili ohi den neurgailu berbera erabili da euskararentzat. Hizkuntzen erreferentziako marko komun europarra kontuan hartu du EAEko Hezkuntza Sailak (Europar Kontseilua) eta ALTE-k (Association of Language Testers in Europe) definitutako maila eta zertifikazioetan oinarritu da EAEko ikasleen euskara maila neurtzeko azterketa.
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
Erantzun bat idatzi