Euskararen munduaren kolorea
Euskararen munduan gabiltzanok ongi asko dakigu zein nekagarria den hizkuntza horren, honen, defentsaren teoriatik ekintzara pasatzea.
Ez dugu sarritan horrelakorik aipatzen, batzuetan sumatzen dugun etsipena kutsa ez dadin, hain nekaturik ez dagoenak aurrera egin dezan, ikurra beti altxatua egon dadin. Euskaraz bizi nahi duenak urruti du zerumuga, batez ere hiriburuetan. Eta helburuaren atzetik abiatu baino lehen, jakin beharko luke zerk espero dion baldin eta oztopoak gainditu nahi baditu. Antzeman beharko ditu lehenik, salatu ondoren, eta, ahal duenean, trabak ezabatu beharko ditu.
Trafikoko seinaleak edo eraikin publiko askotakoak, administrazioarekiko harremanak, euskara entzun bezain laster muturra okertzen duen dendariaren protesta gehienetan isila, ba- tzuetan zuzena. Bi kafesne eskatzerakoan, esandakoa ulertu ez duela dioen tabernaria...
...
Arantxa Urretabizkaia

Zabaldu
del.icio.us
(bihotzeko bat har bezate)
Gorkak, Hezkuntza Saileko lankide batek, iritzi interesgarri bat bidali digu gure blogean eskegitzeko. Artikulu horretan ematen digu EAEko ikastetxeetan burutu den diagnosi-ebaluazio emaitzen berri. Halaber, bere iritzia azaltzen du gaur egun indarrean dauden hezkuntza-ereduen inguruan. Hortxe duzue.
(Iturria: Berria, 2009-12-12)