Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

2009-11-22 GTM 1

Don Gallo (eta 2)

egorospe2009-11-22 GTM 1 @ 20:26

 Gangardunaren itxura antzeman nion Don Gallori, euskaraz tajututako idazkiak gaztelaniaz ere aurkezteko USTEZ exijitu zigun Zerbitzu zuzendariari. Erresumindu egin ginen gu, BENETAN, jarrera horrekin (Nola liteke? gure eskubideak urratze ditu!!), eta erantzun-idazkia atondu genuen, non, euskara hutsaren erabilpena bermatzen zuten arauak aipatuz, gure eskubideak aldarrikatzen baikenituen. Ez dugu gibelera egingo!!, edo holango zeozer. Ez zen gure asmoa makurtzea. Herenegun, aldez aurretik gure zuzendariak euskara hutsez prestatutako erantzun-idazkia itzultzeko eskatu eta gero (guk ezetz), Don Gallok bilera baterako deia egin zigun.

Irakurri gehiago »


Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-18 GTM 1

Komunikatu ezinik

egorospe2009-11-18 GTM 1 @ 16:53

XXI. gizaldian komunikatzen ez duena ez da inor. Ez da ezer. 30 urte eman milaka orri euskaraz jarriz/itzuliz, eta hara non entzun behar dugun -nonahitik eta nornahirengandik- ez dugula komunikatzen, gure idazteko moduak,  sintaxiak, esamlodeak eta guzti horiek ez daudela gaur egungo egoerak eskatzen duen neurrira tajutuak, egokituak. Jode!! Zertan ari gara orduan? Ez diñot nik, egorospek. Hala balitz, ba betikoa: bajatok atzera be hori negar baten, dena beltzez janzten! Irakur itzazue azken Senez (ez dago sarean) edo Euskera argitalpenak.

Irakurri gehiago »


Erantzunak ikusi/idatzi (5) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-16 GTM 1

Idazketa elebidunaren alde urratsak ematen

garruze2009-11-16 GTM 1 @ 08:46

sinadura2.jpgJaurlaritzako legelari talde batek idazketa elebiduna susta dadin sinadura bilketa martxan jarri du.

Sailez sail bilduko ditugu ekimenarekin bat egin nahi dutenen sinadurak, urtarrilak aldera Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako arduradunei aurkezteko. Une honetan IVAPeko lankideak ari dira sinatzen. Jakinaraziko dizuegu hurrengo sailera heltzen denean.

Baina zer da idazketa elebiduna? 

Arau idazketa elebidunaren bidez, lege-testuak eta administrazio gainontzeko dokumentazioa hasieratik bukaeraraino gizarte batean ofizialak diren hizkuntzetan lantzen dituen teknikari deritzo. Gure kasuan, hortaz, testua euskaraz eta gaztelaniaz  sortu eta landuko litzateke hasieratik argitaratu bitarteko prozesu osoan zehar, hizkuntza bakoitzaren egitura, autonomia, nortasuna eta kalitatea bermatuz eta errespetatuz.

Irakurri gehiago »

Categorías : elebitasunaEuskara
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-11 GTM 1

Usteltzeko lana

egorospe2009-11-11 GTM 1 @ 12:47

Harritu nau Gotzon Barandiaranek Argian esandakoak: “IVAPeko lanagatik usteltzen hasi nintzela konturatu nintzen arte”. Gero jakin dut Gotzon normalizatzaile zela eginkizunez; badakizue: euskal tribuetariko bat, itzultzaile, trebatzaile, (...) eta horiekin batera. Administrazioko beste lan batek ere ustel zezakeen Barandiaran; baina euskarari zorrotz lotutako batek ukitu zuen. Ulertzen dut, halajaina. Horretan bat nator berarekin, eta Jon Sarasuarekin, diñoenean "patxada gutxi erabili dela" azken hamarkadetan euskararen inguruko kontu guztietan. Falta zaie esatea (nik soberan egitendudana, bestalde), porrot erraldoi baten aurrean gaudela, eta, une honetan,  behar bada euskaldundutako jendea -profila lortzeko euskaldundutakoa, alegia- dela euskararen etsairik handiena. Gehiegitxo esatea da hori!?

Irakurri gehiago »


Erantzunak ikusi/idatzi (4) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-08 GTM 1

Celaaren demagogia

berrotza2009-11-08 GTM 1 @ 22:02

Zer gurasoei bururatzen zaien bi semeren arteko oinordetza edo herentzia jokuan jartzea lehiaketan, batak gaitasun osoa daukanean, eta besteak ezintasun osoa daukanean?

Inori ez. Nahita ahulari ez badio kalte egin behintzat.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Sailburuak, berriz, PPko presioa dela eta, semeen aitaordearen presioarengatik hain zuzen ere euskara eta gaztelania maila berean jarri du. Bion artean lehia dezaten, egoera berdinean izango balira bezala.

Azala eduki behar errealitateari ez erreparatzeko!

Isabel Celaak seme bat baztertu du, umezutz utzi du. Orain gizarteari dagokio haurra aurrera ateratzea, mobilizatu dezagun haur makali dagozkion ikasketak eta formakuntza bermatzeko, haur gazte bihur denerako benetako lehaiketan maila berean joka dezan, eta justizia egin daitezen.


Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-05 GTM 1

Don Gallo

egorospe2009-11-05 GTM 1 @ 11:13

 Don Gallok ez du gangarrik, bizar zuria baizik. Don Gallo Lehendakaritza Saileko Zerbitzu zuzendaria da; sozialistek gidatzen duten gobernuko kargu politiko bat. Ez dakit “abertzaleen adoktrinamendua” saihesteko, edo bera, beste barik, euskararen kontrako militante sutsua delako. Kasua da ze Don Gallok ez duela euskara hutsean aurkeztutako ezer onartzen. 

 

Irakurri gehiago »


Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-05 GTM 1

Euskaraz egitea zergatik da errespetu falta?

karramarro2009-11-05 GTM 1 @ 09:07

2009/11/5eko Gara-n
Amagoia Mujika kazetaria

Oraindik ere amorratu egiten naiz lehengo gauekoa gogoratzean. Gaueko bederatziak pasatxo ziren telefonoak jo zuenean. Jazztel-etik deitzen zutela eta ez dakit zer saldu nahi zidatela. Nik euskaraz zekien inor ez ote zuten galdetu nion euskaraz. Eta hark, berehala deituko zidatela berriz eta euskaraz egingo zidatela. Eta berriz deitu zuten. Eta berriz, gaztelaniaz. Sekulako jenioarekin esan zidan telefonoaren bestaldean zegoen neskak «errespetu falta izugarria» iruditzen zitzaiola nik beren deiari kasurik ez egitea ez zidatelako euskaraz hitz egin. Bera Eibarkoa zela eta bazekiela euskaraz hitz egiten, baina ez ziola gogoak ematen eta ez zidala euskaraz hitz egingo, ez nuelako batere errespeturik. Eta hori guztia buila batean. Eta, halako batean, tuntuna zer naizen, pentsatu nuen: Zer demontre egiten dut nik ezezagun baten errieta jasaten zergatik eta nire etxean nire hizkuntzan hitz egin nahi dudalako? Eta, sututa, telefonoa eskegi nuen. Baina berehala berriz jo zuen. Berriz eibartarra eta berriz jenio bizian. Eta berriz builaka ez nuela errespeturik eta ia zer heziketa mota jaso nuen eta... Eta nik berriz eskegi nuen. Beste bi aldiz jo zuen telefonoak eta beste bi aldiz jasan behar izan nuen bere onetik ateratako emakume haren hitz jarioa. Azkenekoan, gainera, nahi banuen ingelesez egingo zidala esan zidan.

Nire etxean zein hizkuntzatan hitz egin behar dudan kanpotik erabaki behar al dute? Euskaraz ez dakienari erdaraz egitea kortesiazko keinu bat izan daiteke, mesede bat. Baina inondik inora ez da euskaldunok daukagun betebehar bat, hori sinetsarazi badigute ere. Eta nire heziketaren inguruan... ikastolan ikasitakoa naiz eta primeran ulertu nuen eibartar histerikoak gaztelaniaz esan zidan guztia. Berak ez zidan tutik ere ulertu.


Erantzunak ikusi/idatzi (1) Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-03 GTM 1

Noiz masturbatuko gara euskaraz?

martinrezola2009-11-03 GTM 1 @ 16:53

images59.jpgEusko Jaurlaritzako langile guztiok mezu hau jaso genuen ordenagailuan lehengo ostiralean, gozieko 10:00etan: 

                         Odola eman/Dona sangre 

                    Gaur Lakua 2an Ardua 9.15-13.30 

          Hoy en Lakua 2 entre las 9.15 y las 13.30

Alde batera utzita despistea norena izan zen, horrek ajola gutxi baitu (azken batean, denoi eskapatzen zaizkigu noizean behin “Donosita” bat edo “Gastéis” bat…), errakuntza polita zela iritzi nion: "Honek badu gaia hitz-jokoetarako eta puska batean barre batzuk egiteko! Ai Anjel Lertxundik harrapatuko balu…! Imajinatzen hasi nintzen ondorengo komentarioak… «Dona vino», «Odola ardo bihurturik, meza sekretuak Lakuan», «Banpirismoa Jaurlaritzan»...  


Denbora pasa zen, ordea, eta pozaldia kezka-putzu bihurtu zitzaidan. Gaztelaniazko zuzentzailearen bihurrikeriak eskura jarritako aukera galde genuen, eta irririk ez. 
 

Baten bati babukeria galanta irudituko zaio. Niri sintoma kezkagarria. Askotan jarduten dugu kexaka, erredioska eta mekabenka (eta jarraituko dugu, osasuna lagun), eta a  ze gutxi dibertitzen garen euskaraz!

Asisko Urmenetaren hitzekin gogoratu naiz: 

 

«Euskararen inguruan izan dudan inpresioetako bat, beti erasoak salatzen eta beti penetan dagoenarena da. Baina noiz masturbatuko gara, noiz egingo dugu irri, noiz gozatuko? Beste hori ere sortu behar dugu komunitate sano bat egin nahi badugu: beti penetan egon beharrean, gure sauna ttikiak, gure jacuzziak, gure errekak behar ditugu bainatzeko...»

 



Martin Rezola (edo “Martin Retoza”, behin zuzentzaileak lizunki proposatu zidanez.)

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-11-02 GTM 1

Fakturak eta jakinarazpenak euskaraz

tiraka2009-11-02 GTM 1 @ 15:33

Sustatun irakurri genuen duela aste pare bat. Aurrekiz-kutxa, gasa, telefonoa... konpainiek bidaltzen dituzten fakturen inguruko ohar eta gomendio interesgarriak, blogari baten eskutik. Erantzun bidez osatu egin da pixka bat.

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

2009-10-28 GTM 1

Euskadi profunda, lehendakari superficial baten aburuz

martinrezola2009-10-28 GTM 1 @ 09:22

Kirmen Uribe zoriontzeko Lehendakariak idatzitako artikulu hura irakurri nuenean, zur eta lur geratu nintzen Uribe “en la Euskadi profunda” jaioa dela esan zuenean. Ez zitzaidan batere egokia iruditu eta halako egoezin batekin geratu nintzen. Atzoko El País-eko edizioan, Anjel Lertxundik azaldu zizkidan tripako minen arrazoiak. Eskerrik asko, Anjel.

 


"(…) Baina gure kasuak badu besterik ere: Euskadi profunda esaten denean, hizkuntza ere tartean dago. Euskara da, aldez edo moldez, lurralde bat Euskadi profundan kokatzeko ezaugarri ezinbestekoa: Goierri ETAkideen bihitegi izan zenetik gaurdaino, Euskadi profunda erabili izan denean, euskara paketean joan da. Areago: Euskadi profunda deitzen zaien lurralde horiek gehienetan ekonomikoki aurreratuak baitira, susmoa dut izendapen horrek bilduko lituzkeen ezaugarriak abertzaletasunaren (ideologiaren) eta euskararen (inkulturaren) eremuetan bilatu beharko nituzkeela nagusiki.Nork bere mundu-irudia du, baina horrek ez du deus legitimatzen: euskal hiztunok ere badugu geurea, baina nire lana ez da nire talaiatik ikus nezakeen beste balizko Euskadi sakon bat deskribatzen hastea, hango lurraldeak izendatzea, gaitzestea, zanga zangago egitea. Hitzen eta espresioen erabilera zuzen batetik abiatuta eraikitzen da lurraldeen eta hizkuntzen arteko harmonia. Eta oker ez banago, horixe du lehendakari batek egiteko nagusi."

 

Categorías : Euskara
Erantzunak ikusi/idatzi Zabaldu Bildu.net | del.icio.us