Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Tiraka
Administrazioan euskara erabiltzeko

21/04/2010 GMT 1

Euskararen garapena?

berrotza @ 14:19

Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako 2010eko EPEko euskarari dagokionez, oso larria da inolako derrigortasun datarik gabe eskaintzen diren lanpostuak derrigortasun data ezarrita daukatenak baino gehiago izatea administrari laguntzaileen kidegoan. Era berean, beste kidegoetan derrigortasun data ezarrita duten lanpostuen kopurua oso urria da.

Halaber, euskara meritu bezala baloratu behar denean, 2000 EPEtik hona atzerapausu nabarmenak ematen dira: kidego guztietan balorazioa murrizten da, menpekoen kidegoan % 1,25; administrari laguntzaileen kidegoan %1,35; eta administrarienkidegoan % 2,27. Legeak ezartzen duen gutxieneko balorazioa betetzen dute eta euskararen balorearen murrizketa alderantziz proportzionala da, kidegoareki nalderatuz gero.

19/04/2010 GMT 1

Negoziazio bileran erdaraz

martinrezola @ 10:32

Funtzio Publikoarekin joan den astean egindako negoziazio-bileran nahitaez gaztelaniaz egitera behartu zituztela salatu du LAB sindikatuak Jaurlaritzako iragarki-oholean:

Irakurri gehiago »

16/04/2010 GMT 1

Se ofrece traductor-florero

martinrezola @ 07:00
dscn7215.JPG

 

Se alquila traductor-florero

·       Se traduce, sin sentido (porque sí), todo tipo de  correspondencia, tanto nacional como extranjera  

·       Se decoran páginas web, oficinas, material fungible… en euskera, así, por encima, para dar el pego (versiones «Euskera en libertá», «Gabonguztioibuenasnochesatodosyatodas» y «Abertxale» 

·       Y además, se quita gotelé 

·       Precios asequibles (Tel: 666 21 21 21)

Irakurri gehiago »

14/04/2010 GMT 1

Vergaran hasi eta Lópezen... acabáramos!

burunda @ 10:56

patximanoscruzas.jpg

Hace siete años* se cometió un atropello en torno a Egunkaria, que ayer fue desautorizado por la Audiencia Nacional. Además de constatar la evidencia de que la justicia que dura siete años, no es justicia(sic), me gustaría hacer dos reflexiones: Primero, que la justicia funciona (sic). A pesar de que la decisión se haya dilatado excesivamente en el tiempo, a pesar de que algunos daños sean irreparables…, la tantas veces denostada Audiencia Nacional ha hecho justicia y ha corregido los errores cometidos en otras fases procesales. Segundo, que flaco favor hacemos a esta causa, cuando se interpreta, de forma tan reduccionista, el cierre de Egunkaria como un ataque al euskera y a la cultura vasca. No. El cierre de Egunkaria fue, sobre todo, un ataque contra la libertad de prensa y contra el propio Estado de Derecho (sic), al utilizar la justicia como acompañamiento de una estrategia política muy determinada. La libertad de prensa es uno de los pilares fundamentales del sistema democrático y su inviolabilidad debe ser respetada tanto como la propia separación de poderes, porque sin ella dejamos en entredicho la propia democracia (sic)

*Hace siete años, Patxi López criticó que "muchos" hablaran "de la presunción de inocencia de Egunkaria, pero no de la del juez, al que se le está condenando sin conocer los datos y las pruebas". Para el líder socialista, "el juez parece que tiene datos que indican que (el diario) participa del entramado de ETA".  


Testua osorik bere blogean:

http://www.patxilopez.com/2010/04/una-sentencia-justa/

2010-04-13.jpg

13/04/2010 GMT 1

Kopeta latzagoa zeinek?

lastategitik @ 10:11

pastor.bmpPPk "Fiskaltzaren jarduera okerra" nabarmendu du
"Erabateko errespetua" dio PPk Espainiako Auzitegi nazionalak hartu duen erabakiari, eta "Zuzenbide Estatuan gaudela erakusten du", Leopoldo Barreda bozeramailearen ustez...

"Prozesua Ministeritza Fiskalaren jarduera okerrak gidaturik egon da" gehitu du, zipìtzik ere gorritu gabe.

Ahaztu zaie esatea aurreko fiskala eta oraingoa ez direla pertsona bera. Aurrekoa eurek izendatutakoa zela eta euren aginduetara zegoela. Eta egungo fiskalak, aldiz, lotsa apur bat bazuela. 

PSE: "Justiziak Espainian funtzionatzen du"
Espainiako Auzitegi Nazionalak "Egunkaria-ko buruzagiak absolbitzea erabaki pozgarria da", Jose Mari Pastor PSEko bozeramailearentzat, horrek erakusten baitu "justiziak Espainian funtzionatzen" duela: "Espainiako estatu demokratikoa estatu garantista da, nahiz eta alderdi batzuen asmo txarreko baieztapenek susmoen itzalak eragiten dituzten justiziaren zuzentasunaren eta inpartzialtasunaren inguruan".
Hala ere, alderdi gisara, baztertuta omen zeukaten "delituak egiteko tresna" zenik Egunkaria, bere lerro informatiboagatik. Pastorren ustez, "inoiz gertatu behar ez zuen kapitulu baten itxiera da erabakia". Epaiak Fiskaltzaren erabakia bermatzen duela ere uste du, alegia, fiskalak ez akusatzeko hartu zuen erabakia, eta gogorarazi du EAEko Legebiltzarrak PSEren babesarekinizan duen jarrera prozesuarekiko. Dena dela, epaia beste bat izanda ere, "berdin-berdin errespetatuko" luketeela esan du.

Honi ere ahaztu zaio epaituek 7 urte beltz eman dituztela epai honen zain.

Ahaztu zaio kartzela ere jasan behar izan dutela.

Ez da gogoratu auzipetuek jasandako torturekin (horrexek bai funzionatzen omen du Espainian).

Ez zaio burura etorri, Egunkaria bera itxi egin zutela!

 Lotsagabea, bere sozioak bezainbeste.

12/04/2010 GMT 1

Egunkariako auzipetuei absoluzioa: ez duintasunik, ez justiziarik

burunda @ 14:14

egunero1.jpgZigortu ondoko “absoluzioa” ezarri diete Egunkaria auziko bost auzipetuei. 2003an bertan ezarri zieten zigorrik astunena: Egunkaria bera “badaezpada ere” ixtea. Ondotik, infernua.

Espainiako Lege sistemak behartu ditu 7 urtez errurik ez zutela aldarrikatzen ibiltzera. Errugabetasun printzipioari Espainian azkena eman baitzioten aspaldi.

Tarte horretan torturak ere salatu zituzten Otamendik, Torrealdaik eta bestek. Atxilo egun beltz haietatik nola atera ziren guztiok ikusi ahal izan genuen. Ez da nobedadea hala ere, Espainiako erreinuan.Fiskalak berak ere, akusazioak erretiratu egin zituen, baina gaur arte luzatu diete zigorra, eskuin muturreko erakundeen pozarako. Azkenik “absoluzioa” eman omen diete…

07/04/2010 GMT 1

Eta erdaldunak?

burunda @ 11:51

aberri.bmp

.

Gero eta sarriago gertatzen ari den nahasmendua da.

Nahita batzuek, nahi gabe bestetzuek, "euskal herritarra" erabili ordez, "euskalduna" erabili ohi dute hainbatek.

Elebidunaren ordez ere erabili ohi da, baina hori beste egun baterako utziko dugu.

Gaurkoan, Aberri egunean jaurtikitakohitzaspertuetatik jasotako pasarte bat ekarri nahi izan dugu gune honetara, arestian esandakoaren adibide nabarmen gisa.

Horratx:

"Euskaldunon artean egin behar dugu bakea. Euskaldunok izan behar dugu bakegintzaren protagonistak eta bakearen egileak. Euskaldunoi zor zaigu bakea. Euskaldunoi zor zaigu akordio politikoa eta normalizazioa..."

Eta erdaldunak? Erdaldunei bakerik ez?

30/03/2010 GMT 1

Zero patatero

egorospe @ 14:33

Ramón Etxezarretaz itaundu eta “joan” ei dabe erantzun: gora euskal umorea. Etxezarretaren aurretik beste bat ere joan ei eben: Igor Kalzada; baina honek –berak esandakoa da– nahiko denbora izan omen zuen bederatzi hiletan bere eginkizun eta helburuak betetzeko. Kar, kar, kar.

Irakurri gehiago »

26/03/2010 GMT 1

Holakoak behar ditugu

martinrezola @ 13:36

Aspaldian ez genuen Juen Arexolaleibaren berri, eta a ze gozatua hartu dugun azkenenengo Larrun gehigarrian egin dioten elkarrizketa irakurtzean. Transmisioa, hizkuntza-politika, eleaniztasuna… xehe-xehe errepasatzen ditu geure buruko minen eta pozen iturriak. Azterketa bikaina, nire ustetan.

Irakurri gehiago »

24/03/2010 GMT 1

Euskararen egoerari irizten (II)

marytwo @ 14:19

Juan Ignazio Hartsuagaren Euskararen egoerari irizten aipatu genuen lehengoan labur-labur. Bere sinpletasunean eta laburtasunean gogoetarako aukera ematen duelakoan, berriz ere ekarri nahi izan dugu hona, oraingoan Hainbat dogma eta uste ustel izeneko atalari erreparatzeko.

Irakurri gehiago »

Egilearekin harremanetan jarri | Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!