2010-01-15 GTM 1
Raíz!
burunda — 2010-01-15 GTM 1 @ 15:15
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin batera, argitaratzen du SUSTRAI aldizkaria 1985etik, EAEko nekazaritza eta arrantza ardatz eta gai nagusi. Aldizkari mardula da, hiru hilerokoa eta doakoa, kalitatezko artikulu eta argazkiz betea.
Hizkuntzei dagokionez, honako hau dio sarearen euskarazko bertsioan: “aldizkariaren artikulo guztiak bai euskaraz, bai erdaraz daude idatzita.”
Sarearen erdarazko bertsioan, honakoa dio, ostera: “La revista se publica trimestralmente y se distribuye de forma gratuita.” Hizkuntzen gaineko aipamenik ez gaztelaniaz. Zertarako?
Izan ere, ez dira artikulu guztiak euskaraz (ere) ageri. Ezta erdiak ere. Laurdenak ere ez. Aldizkariko testuen %5 ere ez dira izaten euskarazko testuak (aurreko arduradun politikoekin ere berdin gertatzen zen).
Hizkuntza politika axalekoa gurea. Muy “de aquí”, eso sí.
Categorías : elebitasuna
Erantzunak ikusi/idatzi (1)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2010-01-07 GTM 1
Diagnosi-ebaluazioaren emaitzak jasota adabakiekin jarraituko?
garruze — 2010-01-07 GTM 1 @ 10:46
Gorkak, Hezkuntza Saileko lankide batek, iritzi interesgarri bat bidali digu gure blogean eskegitzeko. Artikulu horretan ematen digu EAEko ikastetxeetan burutu den diagnosi-ebaluazio emaitzen berri. Halaber, bere iritzia azaltzen du gaur egun indarrean dauden hezkuntza-ereduen inguruan. Hortxe duzue.
Aurten argitaratu dira, historian lehen aldiz, diagnosi-ebaluazio emaitzak. Aurreko ikasturtean, 2009. urteko udaberrian, egin ziren neurketa horiek EAEko ikastetxe guztietan. ISEI-IVEIk prestaturiko probak. Gure hezkuntza sistema kanpotik ebaluatzeko beharrezkoa zen lanabesa izango zirela esan ziguten.
Lehen Hezkuntzako 4. mailako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasleek proba batzuk egin behar izan zituzten. Beraien komunikatzeko gaitasuna, euskaraz eta gaztelaniaz, neurtu nahi ziren alde batetik eta matematikarako, zientziarako, teknologiarako eta osasun kulturarako gaitasunak bestetik. Ikastetxeen esku geratu zen azken proba hauek ze hizkuntzatan egitea aukeratzea.
Artikulu hau luzea da. Egin klik azpiko keep reading —> horretan irakurtzen segitzeko edo eskuratu artikulu osoa pdf formatuan.
Categorías : BizikidetzaEtorkinen euskalduntzeaEuskaraHezkuntza-ereduak
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2010-01-05 GTM 1
URTE BERRI ON
garruze — 2010-01-05 GTM 1 @ 08:30

Apurka askatzen doa
aurtengo lokarria.
urte berriak aseko
premi denen egarria.
Hamabiak iristean,
erne izan belarria.
Dilin-dalan hasiko da
itxaropen zintzarria.
Solomillo ta bixigu,
sabel ertzeko larria.
Jo ta su desafinatuz,
urratzen da eztarria.
Agur urte zahar loriatsu,
agur urte zahar gorria.
Ea denok hasten dugun
hanka onakin berria.
(Nekane Gonzalezen bertsoa internetetik hartua eta moldatua. Habaneraren doinua)
Ondo hasi 2010. URTE BERRI ON.
Categorías : Tiraka
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-22 GTM 1
Euskara eta libertadea (Anjel Lertxundi)
tiraka — 2009-12-22 GTM 1 @ 14:15
«Askatasunarena ez baita euskararen edo gazteleraren auzia», diosku Anjel Lertxundik Patxi López lehendakariak abenduaren hiruan Euskararen Eguneko adierazpen instituzionalaren harian El País-en argitaraturiko artikulu interesgarrian.
Categorías : Berdintasuna
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-22 GTM 1
Cultura con ‘c’
martinrezola — 2009-12-22 GTM 1 @ 12:59
Markos Zapianek kontatzen du, Talatik tiroka liburuan, nola behin, atzerririk bueltan, paper bat sinararazi zioten aireportuko kontrolgunean:
" (...) Nik Markos izenpetu nuen, k-z, betiko legez, inongo asmo matxino abertzalerik gabe, beti erakutsi didatelako horrela. Orduan poliziak begietara gogorki begiratu eta sakon, oso sakon mintzatu zitzaidan: Te has equivocado, Markos se escribe con c de cabrón."
Categorías : Berdintasuna
Erantzunak ikusi/idatzi
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-21 GTM 1
Zergatik erosi, harpidedun egin?
egorospe — 2009-12-21 GTM 1 @ 11:22
Patxi Zubizarretak eman zidan berria: “Jakingo dek ba Geu Gasteiz itxi egin dutela”. Nik ezetz, ez nekiela. Harrituxe geldituko zen, izan ere, zelan liteke nilako euskaltzale batek hori ez jakitea, edo, bestela esanda, zelan liteke aldizkari horren harpidedun edo erosle ez izatea? Orduan hitzaspertuak militantismoaren kontzeptu lantzera eraman gintuen: zergatik erosi Berria, Argia, Elhuyar edo gainerakoak, sarean badaude?
Erantzunak ikusi/idatzi (5)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-21 GTM 1
"Ekarri sua, Pep" (Jose Mari Pastor, Berrian)
martinrezola — 2009-12-21 GTM 1 @ 08:54
(Iturria: Berria, 2009-12-12)
Asteazken gaua, Dinamo Kiev-Bartzelona futbol partida bukatu eta gero. Pep Guardiola, katalanen entrenatzailea, hedabideen aurrera azaldu da. Kataluniatik Ukrainara joandako kazetariak daude bertan, eta galderak egin dizkiote, katalanez. Guardiolak normal erantzun die, katalanez. Nazioarteko agerraldi batean zergatik ari den katalanez galdetu diote orduan beste kazetari batzuek. Entrenatzailea argi mintzatu da: «Herri bat gara, berezko hizkuntza duena, eta kanpora irteten garenean hizkuntza hori erabiltzen dugu horretan mintzatzen garenok».
Categorías : Berdintasuna
Erantzunak ikusi/idatzi (1)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-16 GTM 1
Egunkaria libre!
tiraka — 2009-12-16 GTM 1 @ 22:32
Egunkariako auzi lotsagarri/ lotsagabeak aurrera darrai. Auzipetutakoak, euskal kulturgile ezagunak guztiak, Madrilen izan dira atzo Espainiako Auzitegian, bertako epaileen galderei erantzuten. Inoiz-gutxitan bezala, Erabakitzeko eskubidea defendatzen duten alderdi eta sindikatu guztietako ordezkariak bertan izan dira, batera, auzipetuoi babesa emateko.
Categorías : Berdintasuna
Erantzunak ikusi/idatzi (1)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-15 GTM 1
Itzulpen duinaren alde
martinrezola — 2009-12-15 GTM 1 @ 15:35
Korredakzio kontuek aurrera egiten duten bitartean, eta harekin eta idazketa elebidunarekin ere zerikusi zuzena duelakoan, betiko itzulpen-moldearen inguruan badago zer esana eta zer hobetua, hemen askotan azpimarratu dugun bezala.
Categorías : Itzulpena
Erantzunak ikusi/idatzi (3)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us
2009-12-15 GTM 1
Poeta kaxkarra
burunda — 2009-12-15 GTM 1 @ 09:38
Patxi Lopez lehendakariak Euskararen Egunean emandako adierazpen instituzionala irakurri dugu, harriduraz, beste behin ere. Ez da sinistekoa Lehendakariak euskarari, euskal kulturari eta oro har, euskaldunoi buruz zein irudi desitxuratua eta txarra daukan berrestea, noiz eta Euskararen egunean ere bai!
Euskaraz apenas dakien lehendakari honek, euskara eta libertadea “elkarrekin lotu”..., “euskal kultura demokratikoa, tolerantea eta aurreiritzi gabea bultzatu nahi omen du”. Euskal kultura ez-demokratikoa, ez-tolerantea eta aurreiritziz josia dela diosku Lehendakariak. Ezagutzen du Lopez jaunak euskal kulturgileen lana? Ezagutzen ditu euskal kulturgileak? Horren izaera penagarria antzeman die?Atxagaz ari da? Lertxundiri buruz? Andu edo Benito? Leteren edo Uriberen gainean beharbada? Mikel Laboaz? JC Perezi buruz? Zumeta, Chillida edo Oteizaren gainean? Perurenaz edo Muñozi buruz? Baltzolaz, Mintegiz, ala Urretabizkaiaz? Ez zen Irastorza izango? Arzak edo Arbelaitz? Epaltza, Barandiaran, Olasagarre, edo Izagirre? Egaña? Lujanbio? Ordorika, Rueda, Murugarren, Gari, Zabala, edo Etxart, Oihenart, Philips, Martikorena... horiek ote dira ez-toleranteen ezten eta buru?Anari edo Ubedatarrak? Muguruzatarrak? Jimenez... Edorta ala Jorge?... Hain akusazio larriak egin (ohi) dituenak, argitu behar luke euskal kulturgintza guztiaz ari den, unionista ez diren euskal kulturgileez ari den, edo nor demontreren gainean ari den, behinik behin; euskal kulturgile guztien izena zikindu besterik ez baitu egiten horrela jokatuta, eta euskaldunoi, españolistarik atzerakoienek ezarri ohi diguten estigmaren zama handitu, euskal kulturari bizkarra emanda bizi diren euskal herritar erdaldun elebakarren artean, batez ere. Euskara ez da ideologia konkretu baten ondare, ez horixe, baina onartuko du Lehendakariak PSN-n eta PP-n adibidez, ez dela ondare estimatuegia euskara. Tamalez, euskara ideologizatuta dagoela eta gisa horretako huskeriak esaten dituzte sarrien, euskarari ez entzunarena eta ez ikusiarena egin ohi dioten horiek, eta euskararekin soilik ika-mika maltzur eta partidistarako gogoratzen diren horiek. Euskal (Euskadiko?) instituzioei ere, omen dagokie hiztunei bidea erraztea. Nola baina? Hezkuntzan edo Osakidetzan hartu berri diren antzeko neurriak hartuz? Lantzean behin, euskaldunoi (euskal hiztunoi) buruz idazten dituzuen gaiztakeriak, zabalduta? Lehendakari, bazterketarik gabeko bidearen premia dugu euskaldunok bereziki, euskal hiztunok alegia. Euskaldun elebidunak gara euskara eta erdararen jabe. Elebidunok egiten dugu posible erdaldun elebakarrekin elkarbizitza, eta ez alderantziz.Elebakar uniformistek eragiten dizkigute elkarbizitza arazoak; euskarari bizkarra eman eta erdara uneoro inposatu nahi diguten horiek, euskaraz bizitzeko aukerarik urrienak ere, zapuztu nahi lituzketenak. Aurreiritziak alde batera utzi, eta hurbil zaitez euskaldunongana, Lehendakari. Premia handia baituzu. Premia handia baitugu. Eta hori egiteko gauza ez bazara, utz gaitzazu bakean behintzat. Ez jokatu Imanol Larzabal handiak kantatzen zueneko poeta kaxkarraren antzera, mundua azpikoz gora, dena aldrebes jartzen zuen hark bezala.
Erantzunak ikusi/idatzi (4)
Zabaldu Bildu.net |
del.icio.us

