Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Atala: Tiraka

III. Plangintzaldiaren balorazioa

tiraka 02/08/2007 @ 09:50

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Herri Administrazioetako euskararen erabilera planaren (2003-2007) balorazioaren aurrerapena aurkeztu zuen 2007-04-12an. Dokumentua jaso bezain laster, Tirakan ere balorazioa “baloratzeari” ekin genion, euskera-planek sortu dituzten itxaropenak benetan zenbateraino dauden funtsatuta edo ez egiaztatzeko eta, bestalde, gure iritzia HPSko arduradunei helarazteko. Bitartean, gauza jakina denez, Kontseiluak ere bere iritzia eman du, eta horrek ez ditu bazterrak gutxi harrotu. Bata dela, bestea dela, denon artean norabide berean tiraka asmatuko dugulakoan, jarraian eskaintzen dizuegu gure gogoeta.

Irakurri gehiago »

Earki gatxin/k! (Ondo egoteaz)

burunda 09/07/2007 @ 09:42

Earki nortzuk? Euskaldunok ba! Euskaraz bizi garenok.
Ederki gaudela,… penomeno,... “lehen baino askoz hobeto”.
“Lehen” delako hori, Frankismoaren erdialdean kokatzen dute gehienetan horrela hitz egiten dutenek.
Horrela bai, egia da, orduan baino askoz hobeto gaude.
Eta Amazigtarrak (bereber gaizki deituak) baino hobeto ere bai. Baita Mapucheak baino hobeto ere. Turkiako Kurduak edo Armeniarrak baino hamaika bider hobeto…
Labur-labur: ederto baten!

Oso-oso ondo gaude, baina gure hizkuntza eskubideak berma daitezen eskatzen baduzu, martiztarra bazina legez begiratuko dizute euskaraz tutik ez dakitenek… gaia aldatzen ahaleginduko dira euskaraz dakiten erdaldunek…

Euskaldun bati edo besteri ere, ez dio grazia handiegirik egingo…
Ez omen dira erdaldunak molestatu behar: aldarrikapen horiek eginda uxatu besterik ez ditugu egingo (gehien-gehienak inoiz hurreratu izan balira bezala).
Lanpostu eta ardura batzuetarako euskara jakitea exijituz, populazioaren gehiengo zabala baztertzen omen dugu; pazientzia izan behar omen dugu… potrozorri batzuk omen gara “komunitatekide” horientzat ere.

Badago ere, euskaraz badakien erdaldun talde handi samarra, (badira euskaldunak ere tartean, noski) euskararen erabilera legez eta Euskal Herri mitikoaren lurralde osoan uniformeki ezarri behar dela aldarrikatzen duena…

Oro har, hizkuntza eskubideen aldarrikapenak eta P.E.T.A. taldeak Sanpirminetan burutzen duenak, antzeko arrakasta eta ondorioak dituzte… atera kontuak!

Earki?
Earrak gatxin/k!

Nafarroa Euskal Herria da

berrotza 22/06/2007 @ 16:48

euskal-herria.jpg

Eskuetara ailegatu zait liburu bitxi hau: “Guía gastronómica y cultural del País Vasco y su entorno 2007” . Edukiaz gain ez dago nondik hartu. Euskal Gastronomi Akademiak argitaratu arren gaztelania hutsean dago, atzeko azaleko izenburuaren itzulpena salbu. “Euskal Herria eta bere ingurukoa gastronomi eta kultur gida 2007” esaldi bitxia aurrekoaren itzulpentzat jo badaiteke, behintzat.

1-314 orrialdeak “Guía de localidades, restaurantes y hoteles del País Vasco” atalari dagozkio, eta Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako herriz herriko ostatuen eta jantokien deskribapenak eta ezaugarriak jasotzen dira.

316-492 orrialdeak “Guía de las localidades, restarurantes y hoteles del entorno del País Vasco”atalari dagozkio, eta atal honetan “Burgos, Cantabria, La Rioja , Navarra eta el Sudoeste de Francia”ko hotelak eta jatetxeak deskribatzen dira.

Aurrekoa gutxi balitz, Nafarroako atalari dagokionez horrela hasten da: Nafarroa da probintzia espaniar bakarra non 10.000 km kuadrotan agertzen diren lau eskualde desberdin…

Hau dena, Nafarroa eta Iparraldea Euskal Herritik kanpo uztea ere, pasadizotzat utziko nuke lehendabiziko orrialdean Eusko Jaurlaritzako Kultura Departamenduak argitalpen hau egiteko laguntza eman duela gaztelaniaz idatzita egongo ez balitz.

Nafarroa Euskal Herriko bihotza eta ardatza izan da, bada eta izango da.

BERRIA-koa

bidegorra 18/06/2007 @ 11:47

Iragan larunbatean Berria egunkariak Tiraka taldeari buruzko erreportajea argitaratu zuen. Erreportajeak ez zuen hitzez-hitz jaso aurrez guk prestatutako elkarrizketa osoa, halako entresaka bat egin baitzuen (toki-falta dela edo auskalo zergatik). Dena den, hura osatu beharrez, hona ekarri nahi izan dugu guk prestatutakoa, denek ideia eta mezu egiazkoagoa izan dezazuen (irakurle zorrotza berehala ohartuko da HPSrekin elkarlanean jarduteko eskaintza falta dela, adibidez).

Irakurri gehiago »